Segurtasuna sarean: aldi baterako e-posta zerbitzuak

Segurtasuna sarean: aldi baterako e-posta zerbitzuak

Segurtasuna sarean: aldi baterako e-posta zerbitzuakInterneteko olatu ezegonkorretan zehar nabigatzen gaudela, segurtasun neurri guztiak aktibatuta izan behar ditugu beti. Segurtasun arau nagusietako bat zure datuak edonori ez ematea da. Datu horien artean, e-posta dago, askotan, izan dezakegun informaziorik baliotsuena da, hari lotuta izan baititzakegu beste hainbat kontu garrantzitsu: PayPal (banku birtuala), dendetako kontuak eta bertan gure kreditu txartelen informazioa, sare sozialak eta informazio pribatua, hodeian dokumentuak gordetzeko zerbitzuak… Bai, asko. Imajina ezazu zure e-posta lapurtuko balizute… Zaila da, baina gerta liteke.

Horregatik, ondo jakin behar dugu nori eta noiz ematen dizkiogun gure datuak. On Line Konfiantza (Confianza OnLine) zigilua duten webguneek segurtasun berme guztiak eskaintzen dituzte; baina batzuetan, zaila da jakitea webgune bat segurua den edo ez.

Askotan pasa izan zaigu ez dakit zer tokitan erregistratzeko eskatzen digutela aurrera segitzeko, edo webgune bat bisitatzeko, edo zerbait deskargatzeko… Gure e-posta ematera behartuta gaude baina ez gara fidatzen, eta aurrera jarraitu nahi dugunez, azkenean eman egiten dugu. Beste kasuetan, nahiz eta fidatu, ez zaigu gustatzen uneoro gure e-posta ematen aritzea gure datuak ahalik eta toki gutxienetan egotea nahi dugulako. Edo, besterik gabe, spam madarikatua ekidin nahi dugulako.

Horretarako, sarean badira aldi baterako e-posta zerbitzuak eskaintzen dituzten hainbat enpresa. Horiek posta elektroniko helbide bat emango digute denbora jakin batez, eta behin denbora hori pasata (zenbait kasutan luza dezakegu), desagertu egingo da betiko.

Gainera, posta ikusteko aukera ematen digute; hau da, jasotako mezuak edo dokumentuak ikus ditzakegu; egiaztatze mezuak, adibidez. Nahikoa eta soberan.

Hona hemen sarean aurki ditzakegun hainbat zerbitzu:

Segurtasuna sarean: aldi baterako e-posta zerbitzuak
Intenet, segurtasuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude