Sexuan hobeto aritzen lagunduko dizuten jakiak
Sexuan hobeto aritzen lagunduko dizuten jakiak
Halaxe da; badira libidoa goratzen laguntzen duten jakiak, afrodisiako deritzatenak. Haien ezaugarri kimikoak direla eta, gorputzean erreakzio berezi batzuk sortu eta sexu-grina pizten digute. Hona zerrenda:
Ostrak: Itsaskiak afrodisiakoen errege direla esan ohi da, eta ostrak dira guztien nagusi. Afrodisiako paregabeak dira, batez ere gordinik janez gero. Bitamina eta proteina ugari ematen dizkigute, baina batez ere, zinka, testosterona eta estrogeno produkzioa izugarri igotzea da eragiten duena.
Kanela: Afrodisiako ezagunena da mundu osoan zehar. Emakumeei estimulazio botere handia ematen die. Errezeta: Whiski eta kanela pattarra. Horrek bai piztuko dituela emakumeak!
Txokolatea: Hau ere ezaguna. Nahiz eta bere ahalmen afrodisiakoa zientifikoki frogatuta ez egon, egia da serotonina maila igotzen duela, eta substantzia horrek sexu-grinarekin harreman estua du. Dena den, ahalmen fisiologikoa baino gehiago, psikologikoa duela uste da. Errezetak:
Eztia: B bitamina asko du eta horrek odoleko testosterona mailak igotzen ditu. Horregatik ezkonberrien bidaiari eztei-bidaia deitzen zaio. Errezetak:
Anisa: Antzinako greko eta erromatarrek erabiltzen zuten jada, haziak zupatzen zituzten estimulagarri gisa eta Ekialdean, inpotentzia sendatzeko erabiltzen zen.
Arbendolak: Emankortasunaren sinbolo dira kultura askotan eta haien usainak emakumeei sexu-grina pizten diela diote. Errezetak:
Marrubiak: Antzinatik gorria sexu-grinaren kolorea izan da. Marrubiek odol zirkulazioa hobetzen dute eta guruin endokrinoak eta nerbio-sistema estimulatzen dituzte. Eta odola zainetan zehar ondo mugitzen bada, badakigu zer gertatzen den. Errezetak:
Erregaliza: Emakumearen estrogenoak estimulatzen ditu eta erregaliz beltzak zakileko odol-fluxua handitzen du. Kontuz erregaliza beti ahoan daramaten pertsonekin!
(Errezeta askoz gehiago eta ez libidoarekin zerikusia dutenak bakarrik: sukaldean.com)
Sexuan hobeto aritzen lagunduko dizuten jakiak
Sexuan hobeto aritzen lagunduko dizuten jakiak
Marrubiak almendradun txokolateaz estalita eta kanela hautsarekin, eta guztia eztiaz (bir)gozatuta… Ai ene!!!! Hiroshima eta Nagasakiko bonbak petardo hutsak ez ziren izan honekin alderatuz!!! 😛