Willow Glass: Plastikoa bezain malgua den kristala
Aurkezpen bideoak eragiten duen zirrararen erdia sortzen badu asmakizunak, Willow Glass arrakasta izango da. iPhone telefonoen kolpeen kontrako kristala sortu zuen enpresa da Corning, badu beraz zertaz harro izan. Iragarri berri dutena plastikoa bezain malgua den kristala da; “orri bat bezain fina”. Aurrez asmatutako Gorilla Glass bezain gogorra izaten segiko luke, ekoizleen arabera. Willow Glass kristalak zein funtzio izan ditzakeen bideoz erakutsi dute, 1.001 aukera eta funtzio. Smartphone eta tabletetan du epe motzera begira aplikazio errazena, baina urrutira heldu nahi dute. Bideoan ikus daitekeenez, etxeko azalera guztiak kristal honekin egongo lirateke eginak; etxe guztia pantailaz osatuta. Gogorra eta malgua izateaz gain, ukimenarekin erabil daiteke.
Hala eta guztiz ere, ez da berria teknologia hau. Willow Glass ez da gisa horretako material bakarra, aurretik Samsung etxeak ere aurkeztu du AMOLED pantaila, baita SHARP-ek ere.
Informazio iturria: Alt1040