Iñigo Ibarrondo (Sharon Stoner): “Zirkuitu komertzialetik kanpo gabiltzanok aukera gutxiago dugu”

Lagunarteko festa baterako bertsio talde gisa batu ziren 2001ean Mikel Zarketa –gitarra–, Egoitz Olalde –bateria– eta Iñigo Ibarrondo –ahotsa eta baxua–. Oñatiko Erroaldeko musika lokaletan hazi ziren, bertsioekin lehenik eta berezko kantekin ondoren. “Konturatzerako, hamaika urte pasatu dira” eta badute hirugarren lana: ‘Puntu bakar batean elkartzen diren ertzak’.

Zeuen kantak sortzea erabaki zenutenean etorri ziren urterik onenak, ezta?
Egin genuen lehendabiziko lan motzak I. Danbaka eta XVIII. Bilbo Hiria lehiaketetan parte hartzea ahalbidetu zigun, bietan zuzenekoetan lehiatu ginen. Egia esan, dena bat-batean etorri zen. Sharon Stoner izena ezagutarazteko eta kontzertuak lotzeko baliogarria izan zen.

Iñigo Ibarrondo (Sharon Stoner): "Zirkuitu komertzialetik kanpo gabiltzanok aukera gutxiago dugu"Hain zuzen ere, orduantxe kaleratu zenuten lehen lan luzea –’3000 bira’–.
Danbaka lehiaketa irabazi eta lau hilabetera sartu ginen estudioan grabatzera, horixe zen saria. Orain, atzera begiratuta, agian azkarregi egin genuela iruditzen zait.Pentsatzeko astirik ez… Urte hartan bertan, 2006an, Azkena Rock Festivalen aritu zineten. Goiz eman zenuten saltoa.Talde gisa bost urte generamatzan, bi lan motz eta disko bat kaleratuta genituen. Egun agertoki handietan mugitzen diren talde askoren ibilbideekin alderatuta, ez dut uste denbora gutxi denik.

’13 taupada’ diskoa 2008an heldu zen. Zein izan zen alderik nabarmenena lehenengoarekiko?
Abestiak prestatzeko denbora gehiago hartu genuen. Grabaketa guk erabakitako estudio eta teknikariekin egin genuen, Bonberenean, Karlos Osinagarekin, ‘Txap’-ekin. Berarekin, aurrekoa baino soinu basatiagoa eta gordinagoa izan zen.

Zertan aritu zarete azken bost urteotan?
Taldea ez da inoiz geldirik egon. 13 taupada kaleratu eta gero, gutxi gora behera urte eta erdiz aritu ginen kontzertuak jotzen. Gero abestiak egiten hasi ginen, pare bat kontzertu egin genuen Queens Of The Stone Age taldearen lehen diskoa goitik behera jotzen… Bitartean abestiak jorratzen jarraitu genuen eta abesti sorta egokia lortu genuenean disko berria grabatzea erabaki genuen.

Elkarrizketa osoa gaztezulo.com-en

Iñigo Ibarrondo (Sharon Stoner): “Zirkuitu komertzialetik kanpo gabiltzanok aukera gutxiago dugu”

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.