EraldaLAB Eraldaketa Sozialerako Laborategiak
ESL – Eraldaketa Sozialerako Laborategiak gizarte eraldaketarako teknologiaren potentzialak aztertu, eta jendartearen eraldaketarako aplikazio praktikoak bilatu eta esperimentatzeko guneak dira.
Gune fisiko tenporalak (tESL) edo iraunkorrak (ESL) izan daitezke. Tenporalak badira, ekimenetan sortutako harreman eta eztabaidek Internet bidez jarraitu eta bere emaitzak eman ditzakete. Iraunkorrak badira, aldiz, laborategietan sortutako zenbait ideia probatu eta jendartean gauzatzeko saiakera egiteko guneak izango dira batez ere.
Lehen bilkura Andoainen izango da, Andoaingo tESLa. Hurrengo asteetan zehar egitaraua zehazten joango gara, bitartean orri honetan bertan izena eman dezakezue edota zuen hitzaldi edo tailer irekiak proposatu. Beste eragile batzuekin batera eta euskal komunitateari zuzendurik teknologia-auzolana-euskara ardatz dituen laborategi bat egin nahi dugu oraingoan. Etortzen direnek ez dute ezer berezirik jakin behar, jakin nahi izatearekin nahikoa da, etorri!
Noiz: Maiatzaren 12an egun osoan zehar
Non: Aita Manuel Larramendi ikastola, Andoain [OpenStreetMap] [Google Maps]
Gaia: Teknologia-Auzolana-Euskara gai horien inguruan dauden ekintza, ekimen eta komunitateak ezagutu eta eztabaidatzeko laborategia izango da.
Hizkuntza: Euskara ulermen maila. Tailerren batean beste hizkuntza bat erabiltzeko aukera egon liteke, baina ekitaldia bere osotasunean euskaraz egingo da.
Egitaraua:
- [9:30-10:00] Harrera
- [10:00-12:00] Gaiarekin lotutako hitzaldi gonbidatuak
- [12:00-13:00] Hitzaldi labur irekiak
- [13:30-15:00] Bazkaria (musutruk*)
- [15:30-17:00] Gaiarekin lotutako tailer gonbidatuak
- [17:00-18:00] Tailer labur irekiak
- [18:00-18:30] Bateratze eta saretze ekitaldia
Laguntzaileak: Olatu talka eta KMK12 ekimenekin elkarlanean.
Izena emateko:
- Erregistratu
- Saioa hasi (datuak eposta bidez iritsiko zaizkizu)
- Izena eman
Informazio gehiago: http://eraldalab.net