Xuban Nafarrete Gasteizko gaztea nola zauritu zuten erakusten duen bideoa

Xuban Nafarrete Gasteizko gaztea nola zauritu zuten erakusten duen bideoa

Xuban NafarreteMartxoaren 29ko greba orokorrean larriki zauritu zen Xuban Nafarreteren senideek legebiltzarrean agerraldia egin dute. Ertzainek pilotakada bat metro gutxira bota ostean gaztea nola lurrera erortzen den erakusten da bertan. Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak, aldiz, Nafarrete erori egin zela eta “gezurra esatea” egotzi zien ertzainei erasoa leporatzen zietenei. Zauri larrien ondorioz, ospitalera eraman behar izan zuten gaztea. Egun batzuk beranduago, Iñigo Cabacas hil zuen ertzain batek gomazko pilota batekin.

Informazio gehiago eta Nafarreteren aitaren agerraldia hemen.

Xuban Nafarrete Gasteizko gaztea nola zauritu zuten erakusten duen bideoa