Guardia Zibilak ETBren emisioa eten du Iruñerrian

20080823211700-ruidoArazoak eta arazoak daude. Eta, hau, Nafarroako Gobernuarentzat premiaz konpontzekoa zen: ETBren Iruñerriko emisio “ilegala” moztea. Lortu dute.

Eusko Alkartasunako militanteek haien diruz eta gogoz eraman zuten ETB Iruñerrira, Patxi Lopezen eta Miguel Sanz nahiz Yolanda Barcinaren gobernuak ez baitziren milioi bat euro inbertitzeko gai izan. Baina, LTD bidez Nafarroaz aritzen den telebista katea herritarrei heltzea kaltegarria da antza. Hala, Guardia Zibilak, beste zenbaitzutan egin bezala, euskarazko komunikabideak herritarrengana ez heltzeko ahalegina berrestu du.

Hedagailua zigilatu egin dutela jakinarazi dute bai Berriak baita Garak ere. Izan ere, Nafarroako Gobernuak “emisio ilegala” etetea eskatu zuen hedagailua jarri eta bi egunera. Kultura (babestu behar lukeen) sailburuak, Jose Luis Sanchez de Muniainek, pilota besteen teilatura bota zuen ETBren Nafarroako emisioen inguruan.

Ezin zaio Nafarroako Gobernuari eraginkortasun falta leporatu. Hedagailu bat deuseztatzeko bi hilabete besterik ez ditu behar izan. Orain, ziur, ETB Iruñerrian ikusteko egin dezakeen guztia egitea besterik ez dutela buruan.

 

6 pentsamendu “Guardia Zibilak ETBren emisioa eten du Iruñerrian”-ri buruz

  • Txantxangorria 2012-03-07 19:29

    Mesedez, zabaldu eta salatu! Iruñerrian bereziki eta orokorrean Nafarroan euskararen aurka dagoen kanpaina instituzionala oso bortitza da. Urte batzuk dira iada eta hau NON STOP amaiezina bihurtzen ari da 🙁

  • Eta Iruñerrian martxan ziren gainerako emisio ilegalak ere kendu dituzte? Tele-tarot-pornoz beteriko multiplex bat bazen hor zehar…

  • Nafar euskaldunak gure herrian gero eta arrotzago sentiarzteko helburua dute. Maiz, zoritxarrez, lortzen dute. Bainan, etsipenaren gainetik… hemen ginen , hemen gara eta hemen izanen gara.

  • Espainiar unionistek politika linguistiko zehatza, planifikatua eta bortitza darabilte. Arrakastaz. Gero eta erdaldunago eta uniformeago da Euskal Herria ere.
    Alderdi abertzaleak pagoari begira bien bitartean, egundoko despisteak eta utzikeriak jota oro har.
    Hemen ginen (eremu zabalean), hemen gara (gero eta eremu urriagoan) eta hemen izanen gara? Ez dakit ba…

  • Errealitatea gordina izanik ere, etsipenaren putzuan plisti-plasta ibiltzeak ez du deus onik ekartzen. Horregatik: hemen izanen gara.

  • Hizkuntz politika duin bat sortu eta hedatu artean, txipli-txapla izanen gara hemen, ezintasunaren putzuan edo ezikusiarena egiten, antzerkigintza euxkalxalean.