“Jaiotza osteko abortua: zergatik bizi behar luke haurrak?”
Fetu bat hiltzeko argudio berbeak erabili daitezke haur jaioberrietan? Milaneko eta Melbourneko Filosofia fakultateetako bi ikerlarik galdera horiek planteatu dituzte eta “jaiotza osteko abortua” babestu dute, After-birth abortion: why should the baby live? artikuluan. Hautsak arrotu ditu haur jaioberriak hiltzeko aukera aipatze hutsak.
Journal of Medical Ethics aldizkarian argitaratu zuten informazioa Alberto Giubilinik eta Francesca Minervak. Funtsean zera zioen: Abortua justifikatzeko arrazoiek haur jaioberriak hiltzeko balio dute.
- Galdera gehiago: Jaio aurretik haur bati aurreikusten bazaizkio osasun arazoak, zilegi jotzen da leku askotan abortua. Baina, zer gertatzen da jaio eta berehala ohartzen badira haurrak izango duen bizitza zailaz?
Jaioberriak hiltzea zilegi dela dioen proposamenak bazterrak nahastu ditu. Aldizkariaren editoreak, Julian Savulescuk, babestu egin behar izan du artikulua, jaso dituen erasoen aurrean. Hala adierazi du: “Kezkagarriena ez da gaia gure aldizkarian argitaratu izana, baizik eta jaso dituen erantzun mehatxagarriak eta erasokorrak. Inoiz baino gehiago, eztabaida akademikoa eta askatasuna gizarte liberal baten balioen aurka dauden fanatikoen mehatxupean daude”.
- Espainiako El Mundo egunkarian 500 iruzkinetik gora jaso ditu albisteak.
- Haurrak hiltzea gai tabua da. Halere, historikoki munduko bazter guztietan gertatu den kontua da; Wikipedian irakur daiteke.
- Aldeko edo kontrako iritziak eman aurretik gomendagarria da txostenaren laburpena irakurtzea.