Labayru Hiztegiaren azken edizioa aurkeztu dute
75.700 sarrera, 47.200 adibide eta 47.300 sinonimo bildu ditu Labayru Hiztegiaren edizio gaurkotuak. Horietaz gain, gramatika eranskina eta terminologia zientifikodun 12.000 termino batu dituzte hiztegian. Internet bidez ere eskuragarri daude tresna lagungarriak.
1970 urtean sortu zen Labayru Ikastegiak euskararen inguruko ikerkuntzan, irakaskuntzan eta hedapenean egindako lana goraipatu du Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik: “bertan egiten duten lana txalogarria ez ezik, eredugarria ere bada. Euskaren adar guztiak ukitu eta sustatzeko ahalegin horretan, sailburuordetza hau alboan izango du eta euskara ahalik eta toki eta esparru gehienetara hedatzen, sustatzeko asmo horretan gure laguntzak ez du hutsik egingo”.