4 pentsamendu “Sarkozyri txistuak Baionan”-ri buruz

  • Ekintza honetan, irabazten atera dira txistu jo duten sektore guztiak… eta Sarkozy bera! Tipoa oso-oso abila da zikinkeria eta azpijokoetan, ondo aski zekien non sartzen zen eta zer atera nahi zuen horretatik. Holland-i oraindik ere beste hainbat amarru izango dizkio prestatuta! Hauteskunde-kanpainari jarraipena egitea tokatu zait, kontua apasionantea izango da! 🙂

  • zalantza bat: frantsesez “-e” mutuz bukatzen denean izen bat, nola jarri behar dugu atzizkia euskaraz?

    Mertzi!

  • Lagun bat diat Marie izenekoa. “Marírekin egon naiz” esaten diat, baina “Marierekin joan naiz” idatzi. Ez zakiat lege ote den ala kapritxo. Erantzungo ahal dik dakien baten batek!

  • Milesker! Zentzuduna iruitzen zaidak, nik ere horrela egin izan diat, baina intuizio dudatiz. Ea “lumiere” pixkat egiten digun inork! (Lumier ?) Aioo