Iberdrola honetaz konturatuko balitz!

Litro bat argi mesedezLitro bat argi botila bakoitzeko. MyShelter Fundazioak Filipinetako hamaika etxe eta txabolatara eraman nahi du argia ekimen honekin. Teilatuan lixibaz betetako litro bateko plastikozko botila jarri eta iraungitze datarik gabeko bonbillak eginez argitzen dituzte haien bizitzak. Iberdrola honetaz konturatuko balitz!

Euskal Herrian ez dut uste botilak teilatura josten hasiko garenik. Ez oraingoz behintzat. Nahiago dugu zintzo faktura pagatzen segi. Filipinetan (eta munduko beste hainbat lekutan) ordea hil ala bizikoa dute argiaren afera. Eta kontu bat hil ala bizikoa denean imaginazioak hegan egiten du. Begira bestela bideo honi.

Web gunea: http://isanglitrongliwanag.org

Historioa @anderiza bitartez topatua.

Ekaitza bainuontzi batean