Zein herri daude Euskal Herriko muturretan?

20.947 metro koadro eta 3.000.000 biztanle dira gurean. Baina, nondik nora dugu distantzia handiena? Google Mapen arabera, 223 kilometrok banatzen dituzte bi herri txiki. Badakizu zeintzuk diren?

Lanestosa (Bizkaia)-Cortes (Nafarroa)

Ipar-mendebaldetik hego-ekialdera (edo alderantziz) dago bi herrien arteko distantzia luzeena: 223 kilometro. Lanestosa Kantabriarekin muga-mugan dago eta Cortes Aragoi urratzen.

Sarritan beste herri bat aipatu ohi da Lanestosaren ondoan:

Lanestosa (Bizkaia)-Eskiula (Zuberoa)

Berez, Eskiula Bearnoren parte da. Hala ere, Zuberoako herrien barruan sailkatzen da zenbaitzutan. 222 kilometro daude batetik bestera, Lanestosatik Cortes artera arte baino kilometro bat gutxiago.

Euskal Herriko muturrak:

Iparraldean: Samatze (Behe Nafarroa)

Hegoaldean: Cortes (Nafarroa)

Mendebaldean: Lanestosa (Bizkaia)

Ekialdean: Eskiula edo Barkoxe (Zuberoa)

 

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “Zein herri daude Euskal Herriko muturretan?”-ri buruz