Gipuzkoako etorbidea, Paderborn Parkea eta udal jantokia, guda zelai bihurtuak.
Guda hau Iruñeko Udaleko arduradunek euskaldunon, euskararen eta Euskararen Ordenantzaren aurka duten jokaerak eragindakoa da.
GIPUZKOAKO ETORBIDEA, PADERBORN PARKEA ETA UDAL JANTOKIA, GUDA ZELAI BIHURTUAK.
Administrazioan Euskaraz taldeak azkeneko albisteak eman nahi ditu Iruñean hizkuntza-paisaiaren inguruan garatzen ari den gerrillen gerraren inguruan.
Guda hau Iruñeko Udaleko arduradunek euskaldunon, euskararen eta Euskararen Ordenantzaren aurka duten jokaerak eragindakoa da.
2011ko urriaren 27an Arrotxapeako auzokide batek eskatu zuen Gipuzkoako etorbideko errotulua euskaratzea, “Guipúzcoa” izena dagoeneko zaharkitua dagoekako, ez baita 2011ko uztailaren 6tik ofiziala, ezta probintzia izendatzeko ere.
Orain arte Udalaren arrazoia hori izan da errotulua euskaraz ez jartzeko: Lurralde moduan “Gipuzkoa” izena bazuen ere, probintzia moduan ez. Azkenean, amore eman du eta errotulua aldatu egin du. “Gipuzkoa” izena ikus daiteke une honetan Gipuzkoako etorbidean.
2010eko abenduaren 2an, Padeborn parkeko plaka euskaraz ere jartzeko eskaera egin zuen Iruñeko hiritar batek (gaztelaniaz eta alemanez baitago). Era berean, Nabarreria kaleko udal jantokiko errotulua euskaraz ere jartzeko eskatu zuen (gaztelania hutsean baitago).
Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2011ko urriaren 5ean eta irailaren 29an ontzat eman zituen eskaerak, helegiteak tartekatu ondoren. Udal jantokiko errotuluaren kasuan Udala prest agertu zen amore emateko, baina ez Paderborn parkeko plakan Padeborn izenak euskarazko ordainik ez duelako. Nafarroako administrazio Auzitegiak argitu behar izan zion euskaratu beharrekoa ez zela izena, baizik eta plakako esaldia.
Teorian, poztu beharrean gaude, baina ez da guztiz hala. 2011ko abenduaren 27an Ebazpen horien exekuzioa eskatu izan da. Zergatik? Udalak zirkinik egin ez duelako eta errotulu hori eta plaka aldatu gabe daudelako.
Guda hau noiz amaituko ote da?
Iruñean, 2011ko abenduaren 28an.
ADMINISTRAZIOAN EUSKARAZ TALDEA. Identifikazio Fiskalerako Kodea: G31836323.
Ordezkaria: JUAN JAVIER ITURRALDE MAISTERRA.