Enplan nazkagarri hori

Enplan nazkagarri hori –

Enplan nazkagarri hori
Arg: Ketut Subiyanto

Asteburu honetan, San Fermin Txikito. Sanferminetako egun batean igo ginen Iruñera, baina enplan lasai, bermuta hartzera, kroketa bat, marianito, baina azkenik luzatu ginen eta beste pintxo bat eta eskuetatik joan zaigun, enplan marianito bat bestearen atzetik. Okerrena giri bat,  australiarra edo amerikar horietako bat, hasi zen enplan holligan, nahi zuela Nabarreriako Iturrira igo, enplan, nahi dudana egiten dut nik eta botatzen badut hartuko nauzue, eta guk enplan, aber, ez izan tontolaba, oraingoa ez da iturri bera, ez zaitugu hartuko, zu ez zara hemengoa, ez dakizu jandeak paso egiten duela horretaz eta bera enplan eeeh banoala! Giriekin, beti berdin. Eta gero, gin-tonikak, baina enplan infantila e!; ze gustura! Eta orduan, pues, beste bat, enplan limoiarekin eta guzti. Gero, arratsaldean Katakraketik atera ginen kalera eta elektrotxaranga bat, enplan musika a tope eta gero ikusi genuen antitaurinoak zirela, enplan jendea buruan adar gorrirekin eta zezen bat, enplan mozorro eta ez gara rollo horretakoak baina tira, parranda, pues parranda.. eta hori bazkaldu gabe, bueno bi pintxo enplan azkar eta kitto. Eta Kale Nagusian ginela agertu ziren giri batzuk, enplan eeeh atomarporkulo, eta sartu ziren erdira eta hasi ziren sangria botatzen gora, enplan txupinazo edo zer-dakit-nik! Eta azkenik hitz egin nuen haiekin, enplan lasai, benga, ez duzue ikusten jendeak ez duela hori egiten ja, kontrolatu pixka bat, ari zarete denak zikintzen… baina enplan pasatua… enplan nazkagarri. Eta asteburu honetan, San Fermin Txikito.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2024ko irailaren 17koa]

Enplan nazkagarri hori

Iruñean sortua, 1967an, baina aspaldi Berriozarkotua. Ingeles irakaslea —erretreta hartuta baina ez erretiratuta— poeta, idazlea eta artikulugilea. Narratiban, hainbat ipuin ditu sarituak eta argitaratuak, bertzeak bertze, Tene Mujika lehiaketa, Orixe saria, Iparragirre saria eta Atarrabiako Petri saria. Haur eta Gazte literaturan, Johanes, Bargotako Aztia liburua, (Txalaparta) eta Hiru Miru album ilustratua (Denonartean). Olerkigintzan, bi haiku-bilduma, Gerezi garaiko haikuak liburua (Maiatz) eta Orbel Azpiko Haikuak (Denonartean), Aingurak eta Arrangurak (Pamiela, 2018) eta Hitzen hasperenak (Maiatz, 2019). Zuihitsua saikaera da bere azken liburua (Dakit, 2022. Ohiko kolaboratzailea Euskalerria Irratian, Maiatz aldizkarian eta baita Hatsa olerki bilduman ere. Artikuluak ere, berrehun baino gehiago ditu argitaratuak han-hemenka. Noriko Matsui-ren How to perform kamishibai eta Ryookanen 101 haikuak liburuen itzultzailea da, eta, orobat, euskarara itzuli ditu Idea Vilariño, Wislawa Szymborska, Paco Urondo, Joan Margarit eta Ernest Hemingway-en poemak, Euskal Idazleen Elkarteko idazkari (2010-2014) eta Nafar Ateneoaren Euskara eleduna (2017-2020) izan da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude