Ana Urkijo Elorriaga Kalea
Ana Urkijo Elorriaga Kalea –
Bilboko kale-izendegian berdintasuna sustatzeko asmoz 2020an kaleen izenei emakumeen izena jartzea adostu zuten Bilboko zinegotziek. Izan ere, 900 kaletatik soilik 30 inguru ziren emakumeen izenak zituztenak. Egoera ikaragarria izan arren, azken urteotan daramagun bolada nahiko positiboa da, hain zuzen ere, 2015etik berrizendatu edo jarri diren 14 kaletatik 10ek emakumeen izena daramate.
Bolada horrekin jarraitzeko udalak proposamen bat luzatu zien bilbotarrei; zorrotzaure auzoko kale berriak izendatzeko, emakumeen izenak proposatzea. Nortzuk bilbotarrak baino hobeto hiriaren kaleen izenak aukeratzeko, jada izendegian dauden hurrengo emakumeen izenei geituz: Angela Arregui, Matilde Orbegozo edota Clara Campoamor.
1998an Basurtuko ospitalean jaio nintzenetik, bilbotarra naizenez, nik ere nire proposamena egingo dut, berdintasun prozesu honetan nire aletxoa jartzeko. Nire proposamena Ana Urkijo Elorriaga da, 1953an jaiotako bilbotarra, Ana abokatu ospetsu bat da. Izan ere, Ana Urkijo Elorriaga izan zen Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Batzordean parte hartu zuen lehen emakumea.
Urkijok bere zaletasunen artean futbola zuen nagusi, hori dela eta, 1969an 16 urte zituelarik, bere aitak Athletic-eko bazkide egin zuen. Ordutik bere aitarekin astero Athleticen partiduak ikustera joaten zen San Mamesera.
2006ko irailean, Fernando Lamikizek, Athleticen lehendakari zenak, taldearen emaitza txarren eraginez dimisioa aurkeztu zuen. Garai hartan Ana Urkijo Athleticen zuzendaritza batzordearen parte zen eta bertan aholkulari juridiko gisa egiten zuen lan. Taldearen zuzendaritza batzordeak Ana Urkijo aukeratu zuen Lamikizen ordezko. Hortaz, Ana, gizonez beteriko mundu batean, Espainiako lehen mailako historian lehendakari den bigarren emakumea bilakatu zen, eta Athletic-en lehenegoa.
Athletic-en lehendakari gisa ez zuen denbora asko eman, zehazki, 2006ko irailetik 2007ko uztailera bitartean egon zen karguan. Lehendakari zela, Ana Urkijo Elorriagak hartutako erabaki nabarmenen artean daukagu San Mames Berriaren Bultzatzailea izatea.
Ana Urkijo Elorriagak gure hirian daukan garrantzia ikusita, berarentzat omenaldi polita izan daiteke Zorrotzaurre auzoan kale bati bere izena ipintzea, berak sustatutako San Mames Berriarren ikuspegi onak dituen edozein kale adibidez. Denok dakigunez, omenaldiek pertsona omendua bizirik dagoenean soilik dute zentzua, beraz, aprobetxa dezagun Ana gure artean dagoela hari omenaldi hau egiteko.
Ana Urkijo Elorriaga Kalea