non.eus
non.eus –
HIRUKA.EUS Uribe-Kostako euskal webgunean ondoko berria irakurtzen dugu:
Eskualdeko euskararen berbakera biltzen dituen webgunea aurkeztuko dute maiatzaren 16an
Iñaki Gilisasti idazlearen Urduliz aldeko Berba Lapikokoa liburua digitalizatu dute soinu-artxiboakaz lagunduta. Hala, non.eus webgunean liburuko eduki guztiak eskuragarri daude eskualdeko berbakera kontsultatu eta ezagutu gura duen ororentzako. Web atari horren aurkezpena egingo dute maiatzaren 16an, arrastiko 19:00etan, Urdulizko kultur etxean.
11 udalerritako hizkera ipini ditu Iñaki Gilisastik entzungai 20.000 sarrera dituen biltegian: Getxo, Berango, Sopela, Barrika, Plentzia, Gorliz, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Laukiz, Gatika eta Urduliz. Azaldu duenez, bizkaierak dituen hizkeretako bat da inguruko udalerrietakoa: “Mutrikutik Getxora, Deba ibai-arroa eta Ibaizabal-arroak inguretute daun euskera moldea pitch azentuzkoa da, berbak azentu edo markadunak ixen leittez zeiñ ez”.
Hala, azentu horrek ez du soilik tonalitatea aldatzen, esanahia bera ere eraldatzen du. Alabaina, arau horiek ez dira bizkaiera idatzian sekula kontuan hartu. Horregatik, jendeak azentuaren erabilera hobeto ulertu dezan, soinu-artxiboak denon eskuragarri jartzea erabaki du aurkeztuko duen webgune berrian.
Interesgarria, Josu, esker mila.
Irundik Bermeora bizitzera joanda, esanahia aldatzen duen azentuak biziki harritzen du belarria.
Irunen, azentua lehenbiziko silaban: “Jónek esan dit”; berdin dio Jone-k esan zein Jon-ek esan.
Bermeon, eta Uribe-Kostan, berriz, desberdinak dira “Jónek esan dost” (Jone neskak) eta “Jonék esan dost” (Jon mutilak).
Bereizketa praktikoa bezain polita.
Anitz esker, Markos!
Bitxikeria hiper interesgarriak Uribe-Kostako aditzean:
nik hura:
nuen = /nendun/
hark ni:
ninduen = /nendun/
nik haiek:
nituen = /nendusen/
haiek ni:
ninduten = /nenduen/
eta
guk hura:
genuen = /gendun/
hark gu:
gintuen = /gendusen/
guk haiek:
genituen = /gendusen/
haiek gu:
gintuzten = /genduesan/
Adeitsuki
/gendusen/ ahozko formari genduzen dagokio idatzizkoan.
Esannahi bi ditu GENDUZEN adizkiak
1. hark gu: gintuen
eta
2. guk haiek: genituen
zeinetan erraz intuitzen ahal baitira oinarrizko adizkiak:
gintuen = ginDITUen
genituen = genDITUen
Hau da:
ginDITUen = genDITUen
objektu pluralarekin, eta objektu singularrarekin, ordea:
ginDUen = genDUen
Ez dakit nire teoria ongi azaltzen asmatzen dudan.
Adeitsuki
Uribe Kostaco aditzean nuen eta nituen esateco bina forma daude:
nuen: nendun = naun
nituen: nendusen = nausen
nendun > nedun > neun = naun
nendusen > nedusen > neusen = nausen
Adeitsuki
Arbínduten ásten dánen parétik eskápaten nako.
Ernegatzen hasten denean, paretik aldentzen natzaio.
Cuando empieza a encolerizarse me largo de su lado.
niri, hari, guri, zuri, zuei, haiei
dat, dako, daku, datzu, datzue, dake
dira = da + z
dira + ko = dako + z = dakoz
dako + tor = datorko
dakoz + tor = datorkoz
dako + oa = doako
dakoz + oa = doakoz
eta abar.
A + O = O
A + E = E
Adeitsuki
Aurrekoan NAKO (= natzaio), oraingoan NAKE (= natzaie)
Énaude ondóegi esétuten; péntzaten estáuden lékun agértuko nake.
Ez naute ondoegi ezagutzen; uste ez duten tokian agertuko natzaie.
No me conocen muy bien; me verán donde no lo esperan.
NAUDE = naute
DAUDE = dute
Holacoa, bada, Uribe-Kostako éuskere!
Dénporas preséntako gakes.
Denboraz presentatuko gatzaizkie.
Nos presentaremos a tiempo.
gakos = gatzaizkio
gatzus = gatzaizkizu
gatzues = gatzaizkizue
gakes = gatzaizkie
Adizkiak nondik?
DU
ninDUen = nenduen
> neduen
> neuen
> nuen
DITU
ninDITUen
> nintuen
> nituen
edo
ninDITUen = nendituen
> nedituen
> neituen
> nituen
DUZ
ninDUZen = nenduzen
neduzen
neuzen
* nuzen
Adeitsuki