Sakrifizio eremua
Sakrifizio eremua –
Apirileko EAEko buletinean argitaratu da Solariak Gorbeialdean eta Erriberabeitin hiru parke fotovoltaiko eraiki nahi dituela. Ez da erraza asmatzea zer eragin izango duen gure herrietan halako instalazioak.
Gure herrialdeko lurrek, paisaiek eta historiak biztanleongan dute eragina. Lautadan bizi direnek patataren eta zerealaren seriotasuna eta langiletasuna gorde dute; Arabako Errioxakoek, berriz, lur gorriez eta mahatsondoez inguraturik, alaitasuna eta eskuzabaltasuna dute; Gorbeialdekoek, zuhaitzen eta basoen itzalean, nolabait, naturaren zaintza eta sakontasuna islatzen dute; eta Gasteizkoek aldameneko mendien bizi gogoa, hiri txikien diskrezioa eta bakartzea erakusten dute. Leku guztietan komunitate duinak eta emankorrak topatu ditut, eta une onak eta aberasgarriak oparitu dizkidate. Horregatik, beldur naiz kapitalismoaren garapenaren ondorioz, indibidualismoa eta lurrarekiko deskonexioa ezarriko ote diren gure herrialdean.
“Ez dezagun ahaztu kapitalismoak hazkunde infiniturantz jotzen duela beti”
Otsailean onartu zuten trantsizio energetikoari buruzko legea. Lege horretan lurraldeen erabileraren planifikazioaren “gobernantza” aldatzen da. Orain, egingo diren proiektuen mota eta kokapena goi-mailako erakundeek erabakiko dituzte; eta ez toki-erakundeek. Beraz, EAJk, PSEk eta EH Bilduk pentsatzen dute goi-mailako erakundeek hobeto zaintzen dituztela “interes orokorrak” herrietako udalen eta kontzejuen aldean.
Hala ere, nire ustez, goi-mailako erakunde horiek, gaur egun, ez dute hain argi “interes orokorra”, eta boterea erabiltzen dute sistema eusteko. Ezin dugu ahaztu kapitalismoak hazkunde infiniturantz jotzen duela beti, planetako baliabideak mugatuak izan arren; eta horretarako “sakrifizio eremuak” sortzen dituztela, konplexurik gabe.
Apirileko EAEko buletinean argitaratu da Solariak Gorbeialdean eta Erriberabeitin hiru parke fotovoltaiko eraiki nahi dituela (373 hektarea eta 310.000 plakarekin), Zierbenera elektrizitatea bideratzeko. Ez da erraza asmatzea zer eragin izango duen gure herrietan halako instalazioak, baina ez du ematen etorkizunerako onura handirik ekarriko duenik. Agian erakunde gorenek erabaki dute Araba sakrifizio eremu bat izatea, enpresa energetiko handien mesedetan.
Halere badugu denbora hausnarketa kolektiboa egiteko eta benetan “interes orokorra” definitzeko; pentsatzeko zer motako bizilekua nahi dugun guretzat eta hurrengoentzat. Araba Bizirik mugimendua hor dabil, inurri lana egiten, lurrak eta mendiak zaintzen, eta izugarrizko boterearen aurka borrokatzen, ongi dakitelako bizi garen lekuak ematen digula garena. Finean gure ingurua deuseztatzen badute, gure izaera ere galduko da.
Ez diezaiegun utzi gure izaera sakrifikatzen.
Botere-opilaren zati bat eskuratzeko borrokan horrelakoak ikustera ohituko gara azkenean. Nafarroan guztiz ohituarazi gaituzte, sekula pentsatuko ez genuen marra gorriak igarota, eta EAEn ere gero eta gehiagotan. Horratx Hezkuntza Legearekin gertatutakoak, orain Trantsizio Legea…
Eliteen zerbitzurako agentziak (alderdiak) gutxi ziren eta…
Alderdi bakoitzak badu genozidioaren bere definizioa.
Israego armadak egin bonbardaketa Hamaszidio bat da dudarik gabe, baina prekauzioneak hartuta ere, ezin uka hamaseko ez diren gazatar asko hiltzen dituela baita haurrak eta emakumeak ere. Egun hurbilen batean kopuruak jakinen dira.
Dudarik gabe genozidio bat izanen zen armada israeldarra gazan sartu bazen eta portatu populu guziarekin Hamasekoak urriaren 7an Israelgo kibutzetan sartzean portatu ziren bezala.
Bestetik urriaren 7ko haien balentriez gain, hamasen aldekoek erakusten dituzten “esku gorri” odoltsu horiek eta oihukatzen duten “palestina ibaitik itsasora” emaiten digute pentsazera populu israeldarrak egiazko genozidioa arriskatuko lukeela sekula bere armadak gal baleza Hamasen kontra.
Espero dut Hamasa suntsitu ondoren, Netanyau bota eta jujatuko dutela eta izango direla bi aldeetako politikari zentzudunak elgar adituko direnak ezinbestekoak diren kontsesioak eginez, (Israelenganik batez ere Cisjordanian) bi estatuak eraikitzeko.
Gisa guziz ez dagokigu guri hemendik israeldarrak eta palestinarrak elgarren kontra huiatzea.
Barkatu Mati artikuluz tronpatu naiz.
Adeitasunez