Maitasun abestirik polit eta hunkigarrienak

Maitasun abestirik polit eta hunkigarrienak –




Euskal musika aberatsa da talde, abeslari zein estiloei dagokienez. Beste hizkuntzetan bezala, amodioa abeslari eta konposatzaileen inspirazio iturri nagusiena da. Amodioa… edo agian… desamodioa. Izan ere, “maitemindu” hitzak berak zera adierazten du: “maite” eta “mindu”. Hain zuzen, maitasunetik minera eta hortik gorrotora ez dago bide luzea.

Zeintzuk dira, baina, euskal abestien artean kanta zoragarri, polit, hunkigarri eta arrakastatsuenak? Tira, zerrenda asko egin daitezke, ia pertsona beste. Esaerak dioenez, zenbat buru, hainbat aburu. Hortaz, zein irizpide jarraitu?

Nik, nahasketa bat egin dut; nire gustuak (eta gurasoenak, dena esan beharra dago) eta oro har mitikoenak zein publikoaren onarpen handiena jaso dutenak.

  • LOR-ZURE DOINUA

LOR taldeak izan zuen abesti garrantzitsuena, zalantzarik gabe. Urte batzuk pasa dira dagoeneko. Euri asko egin du lehengo akordetik.

  • LATZEN-LAZTANA

Talde rockeroa, 90 hamarkadakoa. Abeslariak aitortzen du jada ez dela “haragiaren goseaz” mugitzen. Hau da, ez ditu soilik harreman sexualak bilatzen edo ligoteoak garaikurrak izango balira. Orain, benetako amodioak harrapatu du eta bihotza bereganatu du pertsona berezi horrek.

Berarekin pentsatzeak odola irakiten dio, ezintasuna darkarkio bera gabe. Inoiz ez du sinistu amodioan

Sexuaren indarrak estali dizkio begiak. Azkenik berari ere iritsi zaio sentimentu garaia.

Ken 7 talde gernikarrak pop estilo bereizgarria zuen. Eñaut Elorrietaren ahots urratuak ilargiaren metafora argia adierazten du. Izan ere, abeslariak berau “lapurtuko luke” gauero. Baina bere axukre koxkorra itsu dago eta ez du bere argia ikusten. Lehen maitasun erabatekoa dena, orain nahasi egin da. Irribarrez, gero minez, eragin dio negarra. Ondorioz, bere sua itzali da dagoeneko.

bakardadea

sentitzeko beldurrak

behartzen nau egun hontan

barnekoa ateratzera

Nor ez da bakardadearen beldur? Izan ere, bikotekide baten bidez, nolabait bizitza osatzen dugu. Bai, gezurra badirudi ere, maitasunaren pizgarri ilunetako bat, baztertua ez sentitzeko, bikotekide afektiboa edukitzeko beharra da. Bizitza eta bizitzaren gorabeherak partekatzearen beharra.

    • Abesti honetan, abeslariak argi jakinarazten digu hasieratik zergatik idatzi zuen abestia: ez du bakardadea sentitu nahi.
    • Banda rockeroek balada ederrenak sortu dituztela diote. Egia ote?
    • Batzuetan, bikotekideari zuzendutako hitzak dirudite, baina artistek, lizentzia poetikoez baliatuz, eufemismo eta metaforen bidez, pertsona ez den beste zerbait miresten dutela iradokitzen digute, modu sotilean: droga, askatasuna… aldarrikapenak egiten dituzte maitasunaren itzalean

Zein da zure ustez euskaraz egindako abesti erromantiko onena? Maitemindu zareneko kantarik ba al duzu?

Zenbat min.

Itsasoa gara.

Aitorpena.

Maitasun abestirik polit eta hunkigarrienak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude