BIZKAIA eta VIZCAYA, euskararen garaipen historikoa

BIZKAIA eta VIZCAYA, euskararen garaipen historikoa – 

Gaur egun Bizkaia orokortuago dago Vizcaya baino. Gauza bera Gipuzkoa eta Guipúzcoa artean edo milaka herriren izenekin (Santurtzi, Barakaldo, Gernika, Getxo…). 1980 hamarkadan Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusi, hala nola, Udaletan bozkaketak egin ziren, izen ofizialak ezartzeko. Izenak gaztelaniaz eta euskaraz antzekoak baziren, euskarazkoaren alde egin zen. Euskarazko izenak zeintzuk ziren erabakitzeko, Euskaltzaindiari galdetzen zaio. Han, dokumentatzen dira eta bere ondorioa ateratzen dute adituek. Bizkaiaren kasuan Biscay, Bizcaya eta horrelakoak agertu dira testu zaharretan.

Izenak modu oso ezberdinetan existitzen diren tokietan (Vitoria/Gasteiz, Donostia/San Sebastián, Araba/Álava, Mondragon/Arrasate, Pamplona/Iruñea…) bi formak onartu ziren ofizial bezala.

BIZKAIA eta VIZCAYA, euskararen garaipen historikoa.Gizartearen esparru batzuetan, ordea, hasieran ez zen euskarazko formak aldatzeko hautua egin. Frankismoan eta aurreko erregimenetan ez ziren euskarazko formak onartuak izan eta gizartea horietara ohituta zegoen.

2011 Espainiako Kongresuan EAJ eta PSOE arteko aurrekontu-akordio batean, Bizkaia eta beste izen ofizial batzuk Espainiako erakunde ofizialetan jasotzea sinatu zuten. Ordutik aurrera, dokumentu ofizial guztietan euskarazkoa jartzen da. Akordio hori, ordea, ez zen erraza izan. 1991tik EAJ askotan egin zituen eskaerak, baina ordurarte ez ziren onartuak izan. Kontraste bezala, bitxia da jakitea Galizia, Katalunia eta beste toki batzuetako izen aldaketarako ez zela arazorik izan (A Coruña, Ourense, Girona…) hasieratik. PPk, adibidez, Galizian onartu zituen, baina euskal izenekin “gaztelaniaren bazterketa” argudiatzen zuen aldaketen aurka bozkatzeko. Espainiako Kongresuan onartu ondoren, orduan bai, erakunde asko euskarazko forma erabiltzen hasi ziren. Noski, espainiar erakunde ofizialek (ministerioek, sozietate publikoek eta abar), baina baita pribatuek ere. Kasu esanguratsua elcorreo edo diariovasco-rena izan zen. Izan ere, egiari zor, aldaketa horrekin bai, gizartean normalizatu zen, bereziki, euskaltzaleak ez zirenen artean. Izan ere, jende askok onargarritzat hartu zuen, momentu horretatik aurrera. Baita PP bezalakoak ere (oraindik VOXek ez du onartzen, hala ere). Deigarria da edonola ere, Wikipedian ere ez dutela onartzen.

Gaur egun, Vizcaya, Guecho eta antzeko asko erabiltzen baduzu atzerakoi itxura ematen duzu. Batez ere, jende gaztearen artean.

tx, tz eta ts Nondik datoz?

Askotan galdetu diot nire buruari, hala ere, nondik datozen euskararen ortografia arauak. K, TS, TX, TZ erabiltzea eta Y, C, Ü, Ç edo tildeak ez erabiltzea. Non edo zertan oinarritzen dira? Testu zaharretan ez dira arau horiek jarraitzen. Nire euskarako irakasleei galdetu eta haiek beti esan didate ez dakitela. Agian, hemen, zuzeu-n norbaitek zergatia emango dit?

 

BIZKAIA eta VIZCAYA, euskararen garaipen historikoa.

6 pentsamendu “BIZKAIA eta VIZCAYA, euskararen garaipen historikoa”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude