Hizkuntza Aniztasunaren Egun zoriontsua izan!
Hizkuntza Aniztasunaren Egun zoriontsua izan! –
Atzerritar jatorriko euskaldun berria naizenez, Hizkuntza Aniztasunaren Eguna ospatzen dut gaur, eta berdin zait zein izen jarri zion UNESCOk 1999an. Egun honetan gauza garrantzitsu batzuk gogorarazi nahi dizkizuet:
- Edozein hizkuntza ez da hiztun zaharren jabetza.
- Bigarren hizkuntzan ikasteko eskubidea ukatzea lehenengoan bezain ilegala da.
- Kasu gehienetan, lanean kontratazioari uko egiteari ere aplikatzen zaio.
- Psikoterapia lehen hizkuntzan soilik egitea posible den iritziak hizkuntza hori trauma psikologikoarekin lotzen duen edonor baztertzen eta laguntzarik gabe uzten du.
- Oroitzapen traumatikoak sorrarazten dituen hizkuntza bat erabiltzera (seme-alabei irakastera barne) norbait behartzea gizagabea da.
- Hizkuntzan oinarritutako irainik ez du inork merezi, eta batez ere «ez duzu iraintzeko eskubiderik, ez da zure hizkuntza ere» moduko iruzkinekin.
- Otoitza hizkuntza nazionaletan egiten den erlijioetan, inork ez ditzala besteak behartu soilik lehen hizkuntzan otoitz egitera eta ez beste batean.
- Hizkuntza-aktibistak eta hizkuntzalariak ez dira txarrago bilakatzen hiztun berri izateagatik.
- Hiztun berri batek egindako itzulpena ez da automatikoki txar bihurtzen, batez ere itzultzaileak zuzentzailearekin batera lan egiten badu.
- A hizkuntzan liburuak idazten dituen egilea ez da «A hizkuntzan idazten duen B herrialdeko D idazlea», bere burua horrela definitzen ez badu.
- «Lehen hitza beti euskaraz» printzipioaren arabera bizi bazara, ez egin kasurik solaskidearen itxurari edo izen-abizenei.
- Edozein hizkuntza ikastea edo erabiltzea ez da inoiz kultura-jabekuntzatzat hartu behar.
- Ama-hizkuntza terminoa ez da beti zehatza eta batzuentzat hunkigarriegia izan daiteke. Niretzat pertsonalki, emozionaltasun hori kontuan hartzen badugu, «ama-hizkuntza» euskara da, nahiz eta ni ama honen alaba adoptatua izan. Agian zuetako batzuentzat ere bai!
Hizkuntza Aniztasunaren Egun zoriontsua izan!