Arte[faktua] 221: Juan Luis Zabalak ‘Dimisioa’ eman du argitara

Arte[faktua] 221: Juan Luis Zabalak ‘Dimisioa’ eman du argitara – 

Juan Luis Zabala (Azkoitia, 1963) idazle, kazetari eta itzultzailearekin batuko da Donostian Ilaski Serrano “Dimisioa” izeneko narrazio liburuaren karietara solastatzeko. Eleberriak eta ipuinak argitaratu ditu batez ere, eta azkenekoan, Dimisioa izeneko honetan, zientzia fikziora egin du salto. 15 ipuinetan bildu ditu gizabanakoaren eta adimen artifizialaren arteko ustezko harremanak, eta horietan, gizakiak bere zeregin eta izatea adimen artifizialaren esku uzten ditu pixkana; horretarako, mundua kontrolatuko duten erakundeak sortu ditu egileak, hala nola Banakako Konexio Sistema (BKS) eta Agintaritza Global Konputarizatua (AGK).  Hori bai, ez dira faltako hain bereak diren umore, ezinegon eta lasaitasuna.

Iñaki Martiarena ‘Mattin’ komikilari eta marrazkilaria gonbidatu du Zabalak solasaldira. Aspaldiko lagunak izateaz gain, Memoriaren ibaia (Denonartean) komikia sortu dute elkarlanean.

Saioa bertatik bertara ibiliko da, Donostiako Zikloteka Bizikletaren Dokumentazio Zentrora egingo baitu salto, Leire Sarobe Txopitea arduradunarekin bertako ‘Apalategia’n eskuragarri dauden liburuei buruz hitz egiteko.

Gasteizko irakurle klubeko partaide den Ima Ortegaren eskutik etorriko da larunbat honetako literatur gomendioa.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 220: Irene Arraratsek euskarara ekarri du Marjane Satrapiren ‘Persepolis’ eleberri gogoangarria

Arte[faktua] 221: Juan Luis Zabalak ‘Dimisioa’ eman du argitara

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude