Etxebizitzaren sorgin gurpila

Etxebizitzaren sorgin gurpila – 

Etxebizitzaren sorgin gurpila

Gaur egungo gazteon arazorik nagusiena etxea erostea da, horregatik, Espaniako emantzipatzeko adina Europa Batasunaren altuenetarikoa da. Soldatak ez dira hain handiak etxebizitzaren prezioekin alderatzen baditugu eta gurasoek sarrerarekin lagundu ezin badute zaila da 40.000 euro aurreztea gazte batentzat.

Ondorioz, aukera nagusia alokairua da, baina hilabetero errenta ordaindu behar baduzu aurreztea ez da erraza, baizik eta ezinezkoa. Egoera hau dena gertatzen da bitoketidearekin bizi bazara, bestela, agian 40 urterekin emantzipatuko zara. Gainera, emantzipatzeko adinak eragina du seme-alabak izateko adinean. Noiztik dira gauzak horrela eta garrantzitsuena, zer egin daiteke egoera aldatzeko?

Gizarte osoari eragiten dion arazoa dela ikusten ari garenez hainbat neurriak hartzen ari dira erakundeek, esaterako Eusko Jaurlaritzaren “Emantzipa” ekimena. Gazteen soldaten arabera laguntza ekonomikoa ematen diete alokairua ordaintzeko eta, hala, aurreztea bidegarriagoa izan daiteke. Hala ere, neurri hau ez da hain polita. Laguntza jasotzeko baldintza gehiago behar baitira. Alokairuen prezioa ere finkatuta dago, adibidez, Bilbon 800 euroko topea dago eta alboko herrietan 650koa. Errentaren prezioak altuagoak badira, ez duzu laguntzarik jasoko. Zer aurkituko duzu 650 euroekin? Beharbada zulo polit bat. Gobernu zentralak laguntzak ematen ditu ere, baina baldintzak zorrotzagoak dira. Gauzak horrela, etxeko jabeek prezioak gutxitu behar dituzte edo gobiernuek egungo egoerara egokitu behar dute.

Beste aukera gehiago eraikitzea da, baina horretarako, sustatzaile pribatuei erraztasunak eman behar dizkiete eta materialen prezioak gutxitu behar dira (gerraren ondorioz altuak daudela esaten dute). Bestalde, Babes ofizialeko etxebizitza gehiago eraikiko balira, gazte gehiagok eskuratu ahal izango lukete. Baina sarritan gauzak ez dira hain errazak muga geografikoak badaudelako, kasurako, Bilbo haran sakona da eta ezin da askoz gehiago eraiki. Alabaina, etxe huts asko daude alokatu daitezeenak. Eragozpena da jabeek ez dituztela merkatuan jarri nahi, izan ere , indarrean dauden legeek ez dituzte babesten. Ordaintzen ez duen maizterra botatzea oso lan nekeza da eta hortaz, etxe turistikoetan bihurtzen dituzte.

Egia esateko, gazteok kexatzen gara etxebizitzen prezioei buruz, baina ez diogu ezeri uko egiten. Merkatuko mugikorrik onena daukagu, astero kanpora balkaltzera joaten gara, Netflix eta Spotify ordaintzen ditugu, urtero bi aldiz bidaiatzen gara eta mugitzeko modua autoz da. Gure aiton-amonen garaian ez zeuden pribilegio horiek guztiak, baina etxebizitza erosteko gai ziren. Zer nahiago dugula pentsatu behar dugu, argi dagoena da ez duela guztirako ematen.

Etxebizitzaren sorgin gurpila

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude