Irakurketa interaktiboko ariketa

Irakurketa interaktiboko ariketa – 

Irudiaren kreditua: Stormseeker
  1. Sartu liburudenda batetan.
  2. Erosi Montecristoko kondea liburuaren ale bat.
  3. Irakurri eten gabe protagonistak, arrezifetik itsasora salto eginez, espetxetik ihes egingo duen orrira arte.
  4. Edmundo Dantesek burua uretatik atera baino lau lerro lehenago itxi ezazu tupustean liburua.
  5. Eutsi -une hau oso garrantzitsua da- liburuari bi eskuekin pertsonaia itota dagoenaren ziurtasuna izan arte.
  6. Komisaldegi batera joan.
  7. Aitortu, damuturik, delitua.

En fin

Irakurketa interaktiboko ariketa

Irakaslea, idazlea; hurrenkera ez daukat batere argi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude