Baserriko Uztaren aurtengo azken geltokia
Baserriko Uztaren aurtengo azken geltokia –
Ehun lagun inguru gerturatu dira Arbonako Agerrea baserrira MICEren zuzeneko kontzertuarekin belarriak gozatzera eta EHKOlektiboaren proiektua ezagutzera.
Urteko azkeneko Baserriko Uzta Arbonako Agerrea baserriak jaso du larunbat honetan 100 bat lagun bilduz. Goizean, bertaratutakoek etxaldearen inguruko azalpenak entzun dituzte Olivier Doyhenarden ahotik, eta etxaldearen inguruak ikusi ere.
Olivierren familiak Lapurdiko etxalde honetan 50 urte baino gehiago daramatza behi- esnea ekoizten. Lehen sistema konbentzionalean aritzen ziren, baina Olivier lanean hasi zenetik ekologikorantz urratsak ematen hasi ziren, azkena 2016an.
Etxaldearen inguruak arakatu eta gero, gerturatutakoek goizeko gosea asetu dute gazta eta sagardo mokadutxoekin eta ondoren, belarriak gozatu Miren Narbaiza MICEren zuzeneko kontzertuarekin. Segidan, EHKolektiboaren eta inguruko eragileen produktuekin kozinatutako bazkari gozoa jateko aukera izan dute bertaratutakoek.
Baserriko Uztaren aurtengo azken geltokia