Palestinarekin elkartasuna (mahai-ingurua)
Palestinarekin elkartasuna –
Mundua suminez ikusten ari da Israelek Gazan egiten ari den ofentsiba. Baina munduak historia hurbilean aurrekaririk ez duen eraso honetan arreta jarri baino lehen, euskal lankidetzak eta Euskadiko GGKE-ek Palestinan egiten dute lan bertako gizarte-erakundeak babesteko, oinarrizkoak diren eskubideetara sarbidea bermatzeko (adibidez, hezkuntza, osasuna edo elikadura), edota giza eskubideen urraketa sistematikoak salatzeko.
Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundeak, Palestinan lan egiten duten GGKE-en laguntzarekin batera, mahainguru bat antolatu du. Han, GGKE-ek lankidetza arloan eta egungo larrialdi humanitarioa egiten duten lana ezagutuko dugu. Testigantza interesgarriek hartuko dute parte tragediaren neurria zein den ulertzeko.
.
Azaroaren 14an, 19.00etan San Telmo Museoan (Donostia):
- Bárbara Ruiz, UNRWA Euskadi
- Mohamed Farajallah, Euskadin bizi den aktibista palestinarra
- Mónica Alonso, Mundubat Fundazioa
- Xabier Madariaga, kazetaria eta EiTBko berriemaile ohia Jerusalemen
Aurkezlea eta moderatzailea: África Baeta, kazetaria
Streaming: www.santelmomuseoa.eus
.
Antolatzailea: Euskadiko GGKE-en Koordinakundea
Laguntzaileak: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia.
Palestinarekin elkartasuna (mahai-ingurua)