Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldia

Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldia –

Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldia: euskara eta bideojokoak uztartzea, eta komunitatea sortzea.

Bizkaiko Foru Aldundiko foru entitate Azkue Fundazioak eta Game Erauntsia Elkarteak elkarlanean onduta, Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiaren seigarren edizioa egingo da azaroaren 11n, Euskararen Etxean, Bilbon, 09:45etik 13:00etara. Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da EITBren webgunetik.

Jokoteknia Bideojokoen Euskal JardunaldiaAurtengo edizioan  lau hitzaldi eta mahai-ingurua izango dira, euskal bideojokogintzaren hainbat alde aztertzeko asmoz. Bideojokoek gizartean betetzen duten funtzioaren garrantzian sakonduko da, ikuspegi soziologikotik abiatuta; euskararazko eduki sortzaileen komunitatea ezagutzera emango da, Euskal Twitch komunitateak nabarmenduz; bideojokoek hezkuntzan egindako ibilbidea errepasatuko da; bukatzeko, bideojoko garatzaile eta ekoizle baten bizipenak, esperientziak eta sormen prozesuak partekatuko dira.

.

Jardunaldian jorratuko diren gaiak:

Aurtengo jardunaldian askotariko gaiak aztertuko dira, betiere bideojokoak eta euskara ardatz direla. Hala, Daniel Muriel soziologo eta ikertzailea bideojokoen garrantzi sozialaz arituko da; Eider Zabalegi eduki sortzaile eta bideojokozaleak edukiak sortzeaz eta euskaraz arituko da, biak uztartuz; UPV/EHUko irakasle Edurne Larrazak bideojokoak eta hezkuntza izango ditu hizpide; eta, azkenik, Highnoon Ekain bideojoko garatzaile eta ekoizlea bideojokoen sormen prozesuan murgilduko da.

Horiekin batera, mahai ingurua izango da Digipen Europe-Bilbao Institute of Technologyko, Harrobia Ikastolako eta Tartanga Lan Heziketarako Zentro Integratuko ikasleen parte hartzearekin.

Egitaraua: 

9.45 Aurkezpena

10.00 Bideojokoen garrantzi soziala (Daniel Muriel)

10.30 Eduki sortzaileak eta euskara (Eider Zabalegi)

11.00 Atsedenaldia

11.30 Bideojokoen bidez irakasten (Edurne Larraza)

12.00 Bideojokoen sormen prozesuan sakonduz (Highnoon Ekain)

12.30 Mahai ingurua (Digipen, Harrobia eta Tartanga ikastetxeetako ikasleekin)

.

Informazio gehiago: https://jokoteknia.eus/

Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldia