Erreferentetzat ditudan emakume zinemagileak

Erreferentetzat ditudan emakume zinemagileak –

Zein eskertua nagoen feminismoari. Emakumea naizelako, bai. Baina batez ere, feminista den inguru-giro batek naizen emakume egin nauelako. Ez naiz ohartzen askotan nire belaunaldiaren aurreko emakumeen borrokak utzi didatela feminismoan hazten, eta uzten didatela gaur ere. Orain, ezin dut neure burua beste modu batera ikusi, nire aurretik egon diren emakume ausart eta zoragarri askori esker, gaur nire nahi eta ametsa zinemari nire ekarpena egin ahal izatea baita…

Anitz dira feminismoari esker gizarte osoko arlo askotan egindako aurrerapenak, eta zinema munduan ere, zorionez, emakumeak topatzen hasi gara gure tokia. Feminismoa zineman indar eraldatzailea izan da, eta eragin handia izan du zinemaren industrian genero-gaiak lantzeko moduan; genero-arauak zalantzan jarriz eta pantaila handian emakumeen irudikatze zuzena sustatuz.

Mary Pickford  1916

Dena den, hori emakumeak merezi dugun tokiaren zatitxo bat besterik ez da. Zinema eraldatu nahi dugu, barru barrutik. Zinema sortu nahi dugu, istorio berriak kontatu, gure ikuspegitik sortu, gure esperientziak islatu, arazo asko mahaigaineratu, gure balioa aldarrikatu eta gure gaitasunak erakutsi. Ugariak izan dira historian zehar zinemak onartu dituen genero, istoria, experimentazio eta modu anitzak, gu aniztasun horren parte ere izan nahi dugu, zinemak gu ere onar gaitzan.

Eta badira emakume sortzaile asko horretan daudenak. Zorionez, emakumeak zinemaren atea ireki egin zuten orain duela hainbat urte, gutxi baziren ere, bidea egiten hasi zirenak. Eta Euskal Herrian ere, zortea dugu, bidea egiten dauden emakume asko baitaude gure Zineman. Donostiako 71. Zinemaldia honen isla izaten ari dela esan dezakegu, aldaketak gauzatzen ari direlaren ziurtagiri. Aurten, inoiz baino gehiago, izan baitira emakume sortzaileen presentzia Zinemaldian. Gauzak horrela, zinemaren eta kulturaren aberasgarritasun nabaria izaten ari da egun hauetan Donostia eskaintzen ari den filmen artean.

Euskal Zinemaren gala (irailaren 26, asteartean ospatu zena) Euskal Herriko zinema industriaren festa izateaz gain, euskal emakume zinemalgileen festa izan zen batez ere. Banatu ziren hiru sarietatik, bi Euskal emakume izan ziren haien lanengatik jaso zutenak. Isabel Herguerak, gidoilari onena saria irabazi zuen, El sueño de la Sultana” filmarekin. Baita Estibaliz Urresolak ere, Egile berriak saria (sari berria) irabazi zuen, “20.000 especies de abejas” filmagatik.

Gainera, galari amaiera emateko, “Arnas betean. Emakume zinemagileak” dokumentala proiektatu zuten Victoria Eugenia antzokian. Euskal emakume zinemagilei buruzko dokumental bat, Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufíak zuzenduta. Benetan oraindik beharrezkoa den dokumentala, emakume sortzaile askok haien esperientzia eta bidea partekatzen duten espazio zoragarria bilakatu da, niretzat. Euskal emakumeak zuzendutako 43 pelikula biltzen dituena.

Maite Tabar eta Beatriz Setuain ‘El Gran Circo de los Menores’   (H)emen Pitching Corner

Horiekin batera, (H)emen elkarteak astean zehar antolatu dituen hainbat espazio eta lantegiak (pitching corner, abusurik gabeko ikus-entzunezkoetarako jardunbide egokiak mahai ingura, eta hemen gaude argazki sinbolikoak) balorean jartzen dute emakumeen presentzia. Ezinbestekoa da egiten ari diren lana, bai esperientziadun baita ikasten ari garen emakumeontzat.

Horiei guztiei nago eskertua, harro esan dezakadelako haiek direla nire erreferenteak. Konsziente naiz dudan zorteaz, haietako askok ez baitute erreferenterik izan haien bideetan. Eta nik haiek ditut, nire ametsa egi bihurtu dezakedala oihukatzen didatenak. Estibaliz Urresolak saria jaso zuenean, ondo esan zuen bezala; “Talentua, fruituraren antzera, ekosistema baten barruan sortzen delako, eta ekosistema horretan hainbat agentek parte hartzen dutelako nago ni hemen”. Eta hala da, ekosistema hori elikatzen dutenei esker nago ni hemen, zinema mundu honetatik ikasi eta hornitzen, etorkizunean gaur erreferente direnak ohoratzeko.

 

Erreferentetzat ditudan emakume zinemagileak

Zer duzu buruan “Erreferentetzat ditudan emakume zinemagileak”-ri buruz