Irulegiko Eskua aztergai Euskeraren Jatorriaren 17. Biltzarrean
Irulegiko Eskua aztergai Euskeraren Jatorriaren 17. Biltzarrean –
Urriaren 7an Irulegiko Eskua ikertzen jarraitzeko aukera izango dugu Euskeraren Jatorriaren 17. Biltzarrean. Iazko abenduan, gai honi buruz jasotako informazio eta proposamenekin lehenengo bilkura egin genuen: euskerarenjatorria.eus/Euskararen-Xarma.pdf. Horrez gain, urte batzuk lehenago Aranguren ibarrean aurkitu zen beste idazkuna eta Mendigorriako Andion herrian topatutako esaldia ere aztertu ziren.
Orain, urriaren 7an, ikerketa horrekin jarraitu nahi dugu ikuspegiak zabalduz, hala nola, historia, etnografia, hizkuntzalaritza, eta, horiez gain, esanahi proposamen berriak ere ezagutuz. Biltzarra Iruñako Larraona ikastetxean egingo da larunbatean eta, hurrengo egunean, Irulegira bisita gidatua egingo dugu.
Urriak 7, larunbata, Larraona Ikastetxean
09:45 Sarrera Irulegiko Eskua: zer gertatu da orain gauzak ondo egiten hasteko?
10:00 Tomas Urzainki Mina: La “Mano de Irulegi” y los contextos históricos
10:40 Odon Ulibarrena Iroz: Irulegiko Eskua en el contexto cultural vasco
11:15 Iberiar grafia Euskal Herrian: zalantzak (T famatua, hizkuntza “baskonikoa”…)
11:45 Atsedenaldia
12:15 Interpretazioak: Juan Inazio Hartsuaga, Antonio Arnaiz
16:00 Interpretazioak: Paulo Arrieta, Josu Naberan
17:30 Interpretazioak: Miguel Thomson, zenbait
18:30 Eztabaida – Debate
19:30 Paleohiztegia: euskeraren eta iberieraren jatorriak lantzeko tresna
20:00 Amaiera
Urriak 8, igandea, Irulegirako bisita gidatua
Bisita gidatua 10:00etan Ilundaingo baserri eskolaren (granja escuela) aparkalekutik abiatuko gara. Hiru ordu laurden oinez ibili behar da eta zenbait tokitan nahiko aldatsua da.
Izena emateko
Zenbatekoa: 40 € (bazkaria eta liburuxka barne). Bazkaririk gabe 25 €. Irulegirako bisita doakoa da. Laboral Kutxa: ES39 3035-0038-91-0380081747 (abonuan abizenak jarri).
Izena emateko formulario hau betetzea eskertzen da: forms.gle
Informazioa: euskerarenjatorria@gmail.com
Laguntzailea: Iberiar Hizkuntza eta Kultura Elkartea