[2023ko brigadak] Italiar Estatutik 1. kronika

[2023ko brigadak] Italiar Estatutik 1. kronika –

Faxismoaren hamaika aurpegien aurka: Antifaxismo soziala

Milaneko gure kontrapartea ZAM (Zona Autonoma Milano) espazioko kideak izan dira. Poliziarena zen abandonatutako eraikin okupatu bat gestionatzen dute, baina haien lanaren funtsa auzokideekiko egiten dituzten proiektuak dira: irratia, palestra (ginmasioa), antzerki gela, liburutegia, kontzertuetarako gela, sukaldea, hiri baratzea… Dena den, proiektu guzti hauen helburua auzoan balore eta anti-gorputz antifaxistak hedatzea da. “Antifaxismo soziala” deitzen den teoria darabilte: hau praktika antifaxista ulertzeko forma berria da, ez dena talde faxistekiko gatazka eta aurkakotasunera mugatzen (nahiz eta haien borrokaren ezinbesteko alderdia izaten jarraitzen duen honek). Izan ere, planteatzen dutena antifaxismo integrala da, lurraldeetan balore antifaxistak hedatzen dituena eguneroko praktikaren bitartez.

[2023ko brigadak] Italiar Estatutik 1. kronika
ZAM (Zona Autonoma Milano)
.Faxismoaren gorakada italiar Estatuan

Antifaxismoaren kontzeptualizazio berri honek garrantzi berezia dauka Estatu italiarraren egungo testuinguruan: faxismoaren gorakadan, alegia. Jakin badakigu faxismoa burgesia eta klase dominantearen tresna baino ez dela, batez ere krisi garaietan. Faxismoa kapitalaren diktaduraren forma autoritarioa da: krisi-kapitalismoaren forma politikoa.

Italiar estatuan faxismoak ez ditu inoiz alboratu ez kaleak, ez instituzioak. Horren adibidea Daxen erailketa da, Milango militante antifaxista zena. Duela hogei urte erail zuten, eta hiriko borroka antifaxistaren ikurretako bat da egun. Txio honetan irakur dezakezue Daxen historioa.

Gaur egun, aldiz, faxismoa berriz ere boterean dago Italiar Estatuan, “Fratelli d’Italia” alderdi neo-faxistaren garaipen elektoralaren ondoren. Hala ere, Milango kideek azpimarratu ziguten moduan, faxismoa ez da iritsi alderdi honekin, italiar gizartea jadanik faxistizatuta baitzegoen, maila instituzionalean zein gizartean. Horren adibide dira pobreen kontrako gerra politikak eta migranteen aurkakoak, militanteen kontrako errepresioa, pobreen arteko gerra dinamikak… Hortik faxismoari maila sozialagoan aurre egiteko beharra, “antifaxismo sozialaren” bitartez.

[2023ko brigadak] Italiar Estatutik 1. kronika

.

Antifaxismo sozialaren proposamen politikoa

Hau izanik egungo testuingurua, antifaxismo klasikoa berrikustea proposatzen da, teorizazio berriak eta praxis poltiko berriak barneratuz,”antifaxismo sozialaren” hipotesiaren bidez. Antifaxismo soziala, zentzu horretan, “hiritartasunaren” eta “klase-medianismoaren ilusioaren” aurkako borroka ideologikoa egitea da, honako tresnaren bidez: arrazakeriaren eta pobreen arteko gerraren aurkako kontzientziazio lana, behar materialei erantzuteko borroka (etxebizitza, elikadura, elkartasun sareak…), kaleratzeen aurkako borroka; gentrifikazioarekiko, makro-proiektuekiko eta ingurugiroaren suntsiketarekiko erresistentzia eta abar.

Antifaxismo sozialaren helburua, beraz, periferietako bizilagun proletarizatuenekin antolatzea da: erresistentzian dauden territorioak eta borroka-komunitateak eraikitzea. Horretarako erdigunean jartzen da egunerokotasunetik sareak eta loturak eraikitzea, eta auzo herrikoietan bizi-modu berriak ezartzea, borrokatik eta borrokan eraikitakoak.

Ez diezaiogun utzi faxismoaren aurka konspiratzeari:

“Conspirare vuol dire respirare insieme”

[2023ko brigadak] Italiar Estatutik 1. kronika

[2023ko brigadak] Italiar Estatutik 1. kronika