Noam Chomsky: “ETAk eta estatuak barkamena eskatu behar lukete”

Noam Chomsky

Noam Chomsky pentsalari estatubatuarrari ETAk hartutako erabakiaz galdetu diote. Irlandan izan zuen esperientzia gogora ekarriz erantzun du Chomskyk. Horrez gain, Euskal Herrian ere elkarrizketa sustatzearen alde dago eta, besteak beste, estatuak errepresioarengatik barkamena eskatu behar duela dio. (bideoa ingelesez, gaztelaniazko azpidatziekin)


Bideoa ionansa twitterlariak zabaldu du.

Noam Chomsky: “ETAk eta estatuak barkamena eskatu behar lukete”

21 pentsamendu “Noam Chomsky: “ETAk eta estatuak barkamena eskatu behar lukete””-ri buruz

  • Soilik kontu bat; ETAk borroka armatua utzi du; Estatu Espainiarrak eta bere alderdi politikoek jarraitzen dute bortizkeria erabiltzen abertzaleen aurka eta haien Espainiaren batasun sakratua ezartzen.

    Eta hainbeste barkamena gora barkamena behera badirudi eliza kristauaren parrokia batean gaudela.

  • Beste galdera bat; esaten denean “Estatuak barkamena eskatu behar dela” EAJ alderdia “Estatua” barruan sartzen duzue?

    Azken finean EAJk Ertzaintza mota guztietako bortizkeria egiteko erabili du, torturak eta erailketak barne, Estatua gobernatzen zituzten alderdiei (PP-PSOE) laguntza emateko.

    EAJk ez du ditxosozko barkamena hori eskatu behar ?

  • basatxu, EAJ estatuan sartzea ezker abertzalea ETAn sartzea bezalaxe da. Zuk ikusi.

  • Marotin:

    Bai ala ez:

    “Azken finean EAJk Ertzaintza mota guztietako bortizkeria egiteko erabili du, torturak eta erailketak barne, Estatua gobernatzen zituzten alderdiei (PP-PSOE) laguntza emateko.”

    Zuk ikusi.

  • basatxu, horixe esaten nizun ba nik ere. bai ala ez. zuk ikusi

  • Marotin:

    Bai noski, EAJ-PNVk mota guztietako bortizkeria egiteko erabili du Ertzaintza, torturak eta erailketak barne, Estatua gobernatzen zituzten alderdiei (PP-PSOE) laguntza emateko.

    Ikusita dago

  • Ah, ahazten zitzaidan: EAJ-PNVk ez du ditxosozko barkamena hori eskatu behar ?

  • Badirudi ez duela inork erantzun nahi aurreko iruzkinaren galderari.

    Edonola ere, eta galdera horrekin lotuta berri honen idazketaren nahasmen edo manipulazioa aipatu nahi dut.

    Berri hau idatzi duenak: “Noam Chomsky: “ETAk eta estatuak barkamena eskatu behar lukete” idatzi du. Baina honako hau irakurri daiteke azpidatzitan: “ ….pero el sistema de represión en el que este grupo (ETA) se desarrolló también debería pedir perdón..” Nahasmena ala manipulazioa?

    Hau da; Chomsky-k ez du aipatzen Estatua, baizik eta zabalagoa zen jazarpen sistema bat, eta definizio horretan bete betean sartzen da EAJ-PNV.
    Ondo ikusiko nuke hain kristaua den “barkamena eskatu” filosofia alboratuko balitz, edo behintzat bigarren maila batean, konpondu gabe dauden arrazoi politikoen atzetik, jarriko balitz.

    Baina ikusita EAJ-PNVk, Egibar-engandik hasita Atutxa (!!!!) jaunarekin jarraituz, ETAri eta ezker abertzaleari “barkamena eskatu” behar dutela errepikatzen dietela behin eta berriro, behar beharrezkoa da gogoratzea alderdi horrek jokatu duen zeregin bortitza eta sortu duen sufrimendua, batez ere abertzaleen artean.

  • “…Badirudi ez duela inork erantzun nahi aurreko iruzkinaren galderari.”
    Nik bai: Valium bat hartu ezak ta pakea emazak.

  • Xabier, Basatxu haserre dago eta, beraz, lasai ez, baina niri iruditzen zait egiten dituen galderak arrazoizkoak, zentzuzkoak eta erantzun beharrekoak direla. Erantzun ditzatela erantzun behar dituztenek.

  • Nik ere berdin pentsatzen dut, Joseba. Hemen ez dago lokatzetan ibili ez denik. Barka-eskeak hain beharrezkoak badira, zilegi da EAJk ere ez ote duen eskatu behar galdetzea. Pausu bat litzateke, baina hauteskundeetan pastel-zatia galtzeko beldurra handitxoa da nonbait.

  • Amonamantangorri 2011-11-08 16:35

    Izen bat: Juan Maria Atutxa.

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-11-08 16:43

    Norbaitek barkamena eskatzea ulertzen dut, baina norbaitek beste bati barkamena eskatzeko exijitzea umekeria iruditzen zait. Ez dut uste barkamen eskaera premiarik dagoenik, aldiz uste dut oso garrantzitsua dela gertatu diren gauzen aitortza. Badakit gertaera batzuk lauso geratuko direla betirako, baina ETAk eragindako minak eta kalteak “ofizialak”, ezagutaraziak eta zigortuak diren bitartean, esate baterako hainbeste jenderi eragin dioten torturak egon direnik ukatu egiten dituzte oraindik, tartean heriotza eragindako batzuk ere bai, eta are gehiago, probatutzat eman diren kasuetan ere, lehenbizi zigor itxurako zerbait azaldu da baina ondoren egileak sarituak izan dira. Uste dut barkamen kontuetaz hitz egitea guzti hau estaltzen jarraitzen laguntzea dela, niri ez zait batere axola elkarri barkatzen diogun ala ez, modu “normalizatuan” (ze hitz itsusia) elkarrekin bizi ahal izateko horren beharra dugun bitartean gaizki gabiltza.

  • Josemari Navascués 2011-11-08 18:42

    Bat nator Aitor Furundarenarekin. Exijituta barka eskatzea, bat ere ez beste da.
    Baina, parte kaltegileak elkarri barka eskatu gabe, badago nori barka eskatu. Batzuek zein besteek euskal gizartearen parte kaltetuenari barka eskatu behar diote, politikoki zehazten ez den biztanleen heren bat baino gehiago direnei, abstentzioan nabarmentzen diren horiei eta hauteskundeak behin eta berriz irabazten dituzten horiei, zeren eurak izan baitira esker-eskuma jipoiak hartu izan dituztenak eta isilean egoera pairatu dutenak. Gehienek, senidea ez bada, lagunen bat edo auzokoren bat dute hildako edo zauritutako biktemen artean eta kexurik gabe, edabe mingotsa irentsi behar izan dute.
    Gainera, egoera latzetan, gehiengoa behar denean, jende horri etxetik ateratzeko eta botoa emateko edo manifestazioetara joateko eskatzen zaio, babesa eskatzen zaio, eta gehienek erantzun egiten dute, musutruk.
    Gatazkaz hitz egiten dugunean, eurak (aurkako politikoak) eta gu (gutar politikoak) aipatzen ditugu, baina haietaz ez gara inoiz arduratzen (ez ahaztu gehiengo nabarmena direla).
    Horiexek dira heroiak eta barkamena eskatzea merezi dutenak. Gurean badira hiruzpalau halako, eta zuenean ere, seguru.

  • Josemari Navascués 2011-11-08 18:46

    Oops!
    Akatsak akats:
    Gurean badira hiruzpalau halako, eta zuenean ere BAI, seguru.

  • “Nik barkamena ez dut eskatzen, zuk barkamena eskatu behar duzu, berak barkamena eskatu behar du, guk barkamena ez dugu eskatzen, zuek barkamena eskatu behar duzue, haiek barkamena eskatu behar dute, eta horiek, eta besteak eta urlia eta sandia, eta maroto el de la moto…….

    ….eta bitartean Espainia askea, handia eta batuak egitasmo politiko posible bakarra izaten jarraitzen du.

    Azkenean bakea heldu da!!!! Gora bakea!!!!!”

  • Norberak berearen azterketa autokritikoa egin behar du, ezin da ezartzen zaion gidoiaren araberakoa izan, bestela enegarren antzezpena litzateke. Gizarte gisa, eskatu beharrekoa egiaren batzordea da, gertatutako denak argitze aldera. Norberaren azterketak on edo kalte egingo dio berari eta kaltetuei, baina gizarte gisa eskatu beharrekoa egia da. Eta hor estatuak eta bere lagunek badute zer galdua. Horregatik ari dira “barkamen eskea” eta horrelakoekin. Estatua beti gezurretan, egindakoak bere egin ezin dituelako noski, nabarmen geratuko ezpada.

  • Ados nago “nosk”rekin. Gai honi dagokionez gatazka honen partaide guztiek osatuta Egiaren Batzordea osatzea da gakoa.

    Horren harira beste galdera bururatzen zait; Estatuak barkamena eskatu behar dela esaten denean…. nor da Estatua? Nork eskatu beharko luke barkamena bere izenean?

    Erantzun bat daukat; Estatua gobernatu duten alderdiek, PP eta PSOEk, eskatu beharko lukete barkamena; beraiek izan dira torturak, debekuak, erailketak, jipoiak, desagerpenak, eta abar agindu dituztenak. Eta aurreko iruzkinetan esan dudan legez, dagokion neurrian gauza bera egin beharko luke EAJ-PNVk Ertzaintzaren bidez egin duenagatik.

    Edonola ere, jarraitzen dut pentsatzen “barkamena eskatu behar duzu” eztabaida gaur egun espainolismoaren mesederako baino ez da. Haien Espainia eta beren legedia ezartzen diguten bitartean gatazka benetan amaitu balitz bezala eztabaidatzen ari gara. Eta beraiek dira bortizkeria erabiltzen jarraitzen dutenak; haien Audientzia Nazionalak, haien poliziek eta kartzelek egurra ematen eta sufrimendua sortzen jarraitzen dute eta.

  • […] irakaslerik aipatuena MIT horretan dabil irakasle: Noam Chomsky via Wikimedia Commons – Noam […]

  • “TORTURAK

    Portu eta Sarasola torturatzeaz zigortutako lau guardia zibil absolbitu egin ditu Gorenak”

    Badirudi Espainiako Estatua kudeatzen dutenek (PPSOE, epaileek…) ez daudela prest barkamena eskatzeko, egindako bortizkeria onartzeko eta are gutxiago berriro ez egiteko.

    Baina lasai, bakean gaude eta zorioneko batzuk jarrai dezakete topa egiten xanpainaz eta txokolate goxoa jaten.

  • […] Asisko Urmeneta New York Timesek zalantzan jartzen du espainiar demokraziaren eraginkortasuna Noam Chomsky: “ETAk eta estatuak barkamena eskatu behar lukete” Mikel Irizar: Diputazioak GONTZAL MENDIBIL: Oteiza, Gandiaga eta Kapanaga Ganbian dagoen misiolari […]