Azken Zuloa

Azken Zuloa –

Atzean Zuloa proiektua 2018an sortu zuen Bagera elkarteak, Donostiako Euskara Taldeak. Helburu nagusia gazteen interesa piztea izan zen umorezkoa eta zirikatzailea izango ziren ikus-entzunezko pilulen bitartez.

Azken Zuloa

Bideo sorta horietan, euskararekiko zenbait jarrera deseraikitzea zen helburua era anonimo batean. Beti ere, ironia eta umorearen bidetik, gehienok gugan ditugun kontraesanetan arakatuz. Beste modu batetara esanda, nor bere erosotasunetik ez ateratzeko erabiltzen ditugun diskurtso eta jarrerak deseraiki nahi zituzten. Nerea Aranburu eta Ivan Aizpurua izan dira urteotan bideoetako protagonistak.

2019an, berriz, proiektuari jarraipena eman zioten eta beste 8 bideo labur sortu. Ondoren Donostian zentratu zuten haien lana, horretarako profil ezberdinak aukeratuta: Femilistoa, ekintzailea, Sagardo aditua, Iheslaria, Gazte Zaharrunoa, Mokofin Donostiarra, Euskararen Talibana eta Garbi Janzalea.

Arez geroztik, urtero 8 bideo labur sorta argitaratu dituzte Hiru Damatxo komunikazio taldearekin elkarlanean.

Orain ibilbide honi amaiera ematea erabaki dute, umorezko dokumental labur honen bidez.

Bejondeizuela guztioi, eta milesker hainbeste momentu on emateagatik. Animo asko aurrerantzean, Ivan, beti geldituko zaizkizu podcastak.

Azken Zuloa