Astrud Gilberto hil da, bossa nova ezagutarazteko ezinbesteko ahotsa

Astrud Gilberto hil da, bossa nova ezagutarazteko ezinbesteko ahotsa –

Ahotsik apenas izan arren, zuen apurra ezagutu den ahotsik sentsual eta iradokitzaileena zela esan izan da. Astrud Gilbertoz mintzo gara, “Garota de Ipanema” entzulego anglosaxoiari kantatuta munduari bossa nova ezagutarazi zion abeslari brasildarra. Herenegun-damu hil zen, 83 urte zituela.

Astrud Gilberto hil daAntonio Carlos Jobim eta Vinicius de Moraes, brasildar musikaren erraldoi bik idatzi zuten “Garota de Ipanema”, baina Stan Getz saxofoi jole estatubatuarrak eta Joao Gilbertok gitarra jole brasildarrak elkarlanean plazaratu zuten “Getz/Gilberto” (1963) diskokoa da kantuak izan dituen milaka bertsioetan ezagunena; Astrud Gilbertok kantatu zuen ingelesez. Hogeita bi urte zituen kantariak, eta senarra zuen Joao Gilberto. Lan hura mugarri izan zen bossa nova munduratzeko, jazzak harrera bikaina egin baitzion 50eko hamarkadan agertu zen brasildar musika generoari. Portzierto, bere garaian ez omen zuten Astrud Gilbertoren izena diskoaren kredituetara gehitu.

Behin gizonarengandik banatuta, Astrud Gilbertok kantuan jarraitu zuen, eta makina bat lan argitaratu zituen, Verve diskoetxearekin batez ere, musika izar mordo bat lagunduz eta hainbat hizkuntzatan kantatuz. Musikaz aparte, gainera, pinturarekiko grina artistikoa ere agertu zuen.

Salvador Bahian 1940ko martxoaren 29an Astrud Evangelina Weinert jaioa, AEBetan zendu da 2023ko ekainaren 5ean, Filadelfian, 83 urte zituela.

.

Astrud Gilbertoren ahotsa “Garota de Ipanema” ahairearekin lotzen da beti, baina kantatu zituen beste asko ere. Hautatu dugun “Agua de beber” eder askoa, berbarako.

Astrud Gilberto hil da, bossa nova ezagutarazteko ezinbesteko ahotsa