Arte[faktua] 196: Akaitze Kamiruagaren “Geu be bagara itsasoa” emakumeen portuko lanak azalarazteko gunea
Arte[faktua] 196: Akaitze Kamiruagaren “Geu be bagara itsasoa” –
Larunbat honetan, Akaitze Kamiruaga idazlea elkarrizketatuko dugu Geu be bagara itsasoa (Labayru Fundazioa) liburuaz solastatzeko. Hiru belaunalditako hogei emakume ondarroar, lekeitiar eta bermeotarren testigantzak bildu ditu egileak liburua eta gainontzeko hamabi ikus entzunezko sortzeko. Bertan, portuan lan egindako emakumeen lan baldintzak, esperientziak, anekdotak, bizipenak, ardurak eta penak irudikatuak agertuko dira; gehienbat beraiek egindako lana ezagutarazteko. Ba al zenekiten portuan gizonezkoez gain, emakumeak ere badabiltzala? Bestalde, gehienak euskaldunak direnez eta ama hizkuntza herriko euskara dutenez, betidanik erabiltzen duten lexiko berezia eta aberatsa ezagutzeko aukera izango dugu. Honetaz guztiaz idazlearekin mintzatzeko Ondarroako kaira gerturatuko da saioa.
Kamiruagak Guruzne Badiola gonbidatuko du saiora; 52 urtez Ondarroako portuan lan egindako emakumea. Badiolak lehorrean egin zuen lan gizonezkoak arrantzan joaten ziren bitartean eta gure saiora etorri nahi izan du bigarren mailan gelditutako eta emakumeek aurrera ateratako lan horiei ikusgarritasuna emateko.
Bestalde, Tolosako Berdura Plazara gerturatuko gara bertako konpositore eta musikaria den Ane Arsuagaren, Verde Prato, apalategian gordetako liburuez mintzatzeko.
Eli Carrascosa irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.
Sakanako Ainhoa Carabias eta Ioar Oroz ikasleena izango da larunbateko booktubea.
Guztia saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, eguerdiko 12:50ean, ETB1en
…
…
aurreko saioan…
Arte[faktua] 196: Akaitze Kamiruagaren “Geu be bagara itsasoa” emakumeen portuko lanak azalarazteko gunea