Euskaldunon lehenbiziko euskara batua: naffarrera

XVI. mendeko euskara batua –

Video honetan ikusentzuten ahal dugun hitzaldi hau 2012. urteko ekainean Atarrabian, “Nafarroaren konkista eta europar Erreforma” izeneko kongresuaren baitan eskaini zuten Manuel Ercilla eta Josu Lavin Jakintza Baitha elkarteko kideek.

Hitzaldiak “El euscara unificado del siglo XVI al XIX” izenburua zuen, euskaraz eman bazen ere, salbu azken parte ttipi bat. Bertan Ercillak eta Lavinek azaldu zuten nola humanismoak bere eragina eduki zuen baita Euskal Herrian ere, eta haren ondorioetako bat izan zen Johana III nafar erreginaren babesaz Johanes Leiçarraga pastore protestanteak eta bere laguntzaileen taldeak euskara unifikatu bat eratu zutela, Testamentu Berria euskaratu zutenean.

Idazlan horren garrantzi historiko eta linguistikoa azaldu ondoren, horretan oinarrituz garatu zen tradizio literarioa komentatu zuten, hainbat idazle mendez mende aipatuz; gero XIX mendetik hona gertatu den prozesuarekin konparatu zuten, eta hor orain araututa dagoen euskara batuaren eta euskal herrian gertatzen diren arazo batzuk mahaigaineratu zituzten.

Hitzaldian ematen diren datuek eta ideiek herri honi bere buruaz eta bere historia propioaz hausnartzeko aukera eskaintzen diote.

Ondorengo loturetan hizlariei egindako elkarrizketa:

Hitzaldiaren videoa Youtubeko Naffarrera izeneko kanalean postaratu da, honako url-an:

 

2 pentsamendu “Euskaldunon lehenbiziko euskara batua: naffarrera”-ri buruz

  • Belatzgorri,
    Manuc eta bioc ez guenduen video honen berriric. 11 urthetan hor nombait egona da guc jaquin gaberic. Anhitz esquer recuperatu duçuenoi bihotz bihotzez.
    Hauxe ustecabe galanta eta ederra.
    Hain justu handic urthebetherat Algortaco hitzaldia eman nuen, ceinetan lehenengo aldiz naffarrera icena eman baineraucon Leiçarragac eta erabilirico euscara unificatuari. Idatzizco euscarari, hobequi erraitecotzat.
    Adeitassunez

  • Gau on,
    Atzo ipini cenetic hona 117 ençunaldi.
    Anhitz esquer guztioi.
    Adeitsuqui