Tanttaka konpainia eta Pascal Gaigne saritu dituzte Espainiako Max arte eszenikoetako sarietan

Tanttaka konpainia eta Pascal Gaigne saritu dituzte Max –

Mikel Lizarraldek berrian

Max Sariak

Antzerki taldeak produkzio lan onenaren saria jaso du Sexberdinak obragatik, eta musikariak, berriz, konposizio onenarena Kukai konpainiaren Eta orain zer? dantza ikuskizunagatik

Tanttaka konpainia eta Pascal Gaigne saritu dituzte Espainiako Max arte eszenikoetako sarietan
Sexberdinak  TANTTAKA

Espainiako Max arte eszenikoetako sariak banatu dituzte bart Cadizen, eta hainbat euskal konpainiak eta antzerkigilek sari banarekin amaitu dute gaua. Tanttaka euskal konpainiak produkzio lan onenaren saria jaso du, Mireia Gabilondok zuzendutako Sexberdinak obragatik. Kepa Errastik eta Telmo Iruretak idatzitako obra horrek emakume gazte baten eta garun paralisia duen pertsona baten arteko harreman sexu-afektiboa jorratzen du, eta Irureta bera du protagonista, Aitziber Garmendiarekin batera. Joan den urteko urtarrilean estreinatu zuten, Arrigorriagan (Bizkaia), eta, orduz geroztik, batean eta bestean taularatu dute.

Pascal Gaignek, berriz, musika konposizio onenaren saria irabazi du Kukai konpainiaren Eta orain zer? dantza ikuskizunean egindako lanagatik. Joan den urteko Donostiako Musika Hamabostaldian estreinatu zuten obra, eta beste bi Max sari eskuratzeko hautagaia zen, dantza ikuskizun onenarena eta argiztapen diseinu onenarena, baina bi horiek ez ditu lortu.

Bilboko La Dramatica Errante konpainiak bi obra zituen Max sarien lehian, Altsasu eta Yerma, eta azken horrek eman dio saria Maria Goirizelaiari, moldaketa onenarena. Iñaki Rikarte gasteiztarrak, berriz, eszena zuzendaritza onenaren saria irabazi du, Centro Dramatico Nacionalen Supernormales obragatik.

Antzerki obra onenaren saria La voluntad de creer (Buxman, Teatro Nacional) lanarentzat izan da, eta dantza ikuskizun hoberenarena, La Reina del Metal-entzat (Vanesa Aibar konpainia).

+ Jon Maiak eta Mireia Gabilondok zuzendutako obrak saritu ditu Espainiako Aktore eta Editoreen Elkarteak -Argia-

+

Triciclek jaso zuen 2023ko Ohorezko Max saria….

Tanttaka konpainia eta Pascal Gaigne saritu dituzte Espainiako Max arte eszenikoetako sarietan

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.