Estreinaldiak: Apirilak 14

Estreinaldiak: Apirilak 14 –

Estreinaldiak: Apirilak 14

Estreinaldiak: Apirilak 14

.

Les Trois Mousquetaires: D’Artagnan (Martin Bourboulon)

Abentura | Egokitzapena |

D’Artagnan gaztea hiltzat eman dute, bahituta izandako emakume bat aske uzten saiatu ostean. Paisera iristean, mosketaria bere erasotzaileen bila hasiko da, baina ez da jabetuko ondorioz Frantziaren etorkizuna kolokan jarriko duen gerra bete-betean murgilduko dela.

.

Renfield (Chris Mckay)

Beldurra | Komedia |

Renfield historiako banpiro nartzisistenaren laguntzailea torturatua da, Drakularena. Bere ugazabari biktimak ekartzera behartuta dago, eta honek eskatzen dion guztia zintzo betetzera. Baina orain, mende luzez zerbitzari izan ostean, Renfield prest dago Drakularengandik ihes egiteko. Zein ote da arazoa? Harekiko dependentzia-harremana nola hautsi ez daki.

.

L’envol (Pietro Marcello)

Drama | Maitasuna |

Juliette Frantzia iparraldean hazi zen Raphael bere aitarekin, Lehen Mundu Gerrako beteranoa dena. Emakumea musika zaletu amorratua da, eta uda batean mago bat ezagutuko du, egunen batean bere haize-oihal gorri biziek herritxotik ateraraziko dutela zin egingo diona. Juliettek inoiz ez dio iragarpena sinisteari utziko.

2022 | Cannesko Zinema Jaialdia: Quinzaine des réalisateurs saila

2022 | Sevillako Zinema Jaialdia: Zuzendaritza onena

.

Boy from Heaven (Tarik Saleh)

Drama | Erlijioa |

Adamek, arrantzale baten seme umilak, Kairoko Al-Azhar unibertsitate entzutetsuan hasiko ditu ikasketak, islam sunitaren epizentroan. Bat-batean, erakundea gidatzen duen Iman Handia hil egingo da, eta hala nahi izan gabe, borroka erlijioso eta politiko bortitzaren erdi-erdian aurkituko du bere burua Adamek.

2022 | Cannesko Zinema Jaialdia: Gidoi Onena (Tarik Saleh)

2022 | Seminci: sail ofiziala

2022 | César sariak: nazioarteko film onena izateko hautagaia

.

En temporada baja (David Maequés)

Komedia |

Alberto, “crack” ezizenez ezagun dena, hainbat futbolariren ordezkaria da. Valentzia kanpoaldeko camping batean bizi da, egoera kaskarrean, baina egun batean Charly ezagutuko du, bere emaztearengandik banandutako polizia agentea, berau berreskuratu bitartean bulegoan lo egiten duena. Albertok campingera gonbidatuko du Charly, eta bere lagunak aurkeztuko dizkio. Elkar lagunduko dira denak ere.

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

 

Estreinaldiak: Apirilak 14

Estreinaldiak: Apirilak 14

Euskal pantailaren gunea