Ergativoa
Ergativoa –
EUSKARA BATUAREN ESKULIBURUA
PASIBOA (EGITURA PASIBOA)
Euskarak erabili izan ditu eta erabiltzen ditu egitura pasiboak; gehiago Iparraldeko testuetan Hegoaldekoetan baino. Horretarako, partizipioa erabili ohi da, eta aditzaren agente edo egilea instrumentalean (-z) edo ergatiboan (-k) joaten da: Jainkoa deabruaz tentatua izan zen, Jainkoa deabruak tentatua izan zen / Etsaiez inguratua dago, Etsaiek inguratua dago. Egokiagoak dira ergatiboan emanikoak.
Egitura pasibo horiek molde aktiboan ere eman daitezke: Jainkoa deabruak tentatu zuen. Etsaiek inguratu dute. Berdin gertatzen da honelakoekin ere: Kanporatuak izan ziren (pasiboa) / Kanporatu zituzten (aktiboa).
Bi moldeak gramatikalak izanda ere, gaur egungo gramatikek eta estilo-liburuek, pasiboa gaitzetsi gabe, molde aktiboaren aldeko gomendioa egiten dute, informazioa doiago ematen duelako.
Badira pasiboen antza duten beste egitura batzuk (nahiz eta ez diren benetako pasiboak), oso erabiliak. Adibidez: Ni gauza asko ikusia naiz / Ni gauza asko ikusita nago.
Pasiboetan, egitura aktiboetako objektu zuzena subjektu bihurtzen da (Alkateak hori esan zuen ? Hori alkateak esana da); beste egitura horietan ez da hori gertatzen: egitura aktiboetako subjektu ergatiboa subjektu absolutibo bihurtzen da (Maximok asko ikusi du ? Maximo asko ikusia da) [edo egitura aktiboko datiboa subjektu absolutibo: Norbaitek Lierniri abisatu zion ? Lierni norbaitek abisatuta zegoen].
Bestalde, aipatzekoa da, gaztelaniaren kalkoz —hark darabilen ‘por’ preposizioaren euskal ordaina eman nahian, -tik, -gandik, -gatik atzizkiak erabilita—, sarri, hutsegiteak egiten direla edo esaldi anbiguoak sortzen direla molde pasiboarekin:
*Arazo hori Osakidetzatik ere kontsideratua izan da (> Osakidetzak ere kontsideratu du arazo hori).
*Herriko biztanle guztiengandik ikusia izan zen (> Herriko biztanle guztiek ikusi zuten. Herriko biztanle guztiek ikusia izan zen).
‘Nigatik esana da aspaldi’ esaldia zuzena da adiera honetan: Ni(re)gatik —ni naizela kausa— norbaitek esan du (zerbait) aspaldi. Baina ez da zuzena egiletasuna adierazi nahi denean; hala denean, honela behar du: Nik esana da aspaldi. Nik esana dut aspaldi.
Bereizketa bera egin beharra dago Nigatik egina da, Nigatik idatzia da eta antzekoetan.
Iracur iruzquinac, othoi!
Bon dia Josu, ez naiz euskalduna, barka nazazu akatsak egiten baditut
Asko interesatzen zait ergatibotasunaren eta animazioaren (“animacy”, ez dakit nola esaten den euskaraz) arteko harremana. Euskaraz edozein eragilek (gizaki bat, baina baita harri bat adibidez) marka ergatiboa darama, baina badaude hiztunik sujetu bizigabe bat ergatiboki markatzea arraroa iruditzen zaienak?
(Arnaud Etchamendyk idatzi zuen arabera Si la langue a, dans le passé, limité l’usage de l’ergatif à l’initiateur animé du procès comme dans l’indo-européen, il ne nous est pas parvenu d’attestation évidente. Toutefois, certains traits dialectaux iraient dans ce sens..)
Forma alokutibo batzuetan ezdakit pasiboa edo aktiboa den. Adibidez galdera honetan;
“Zer? astakeria hori hik egina duk?”
Anhitz esquer, Pep.
Pensaturen dut hobequi adiarazten duçuna.
Adeitsuqui
Hauxe içan da nire azquen iruzquinean aguerten den verseta:
Ecen, ene anayeác, declaratu draudate çueçaz Chloes baithacoéc, ecen discordiác diradela çuen artean.
1 Corinthianoei 1:11 Leiçarraga
Compara deçagun angles eta espainol itzulpenequin:
For it hath been declared unto me of you, my brethren, by them which are of the house of Chloe, that there are contentions among you.
Porque me ha sido declarado de vosotros, hermanos míos, por los que son (de la casa) de Cloe, que hay contiendas entre vosotros.
Bai anglesezcoa, bai espainolezcoa ere eguitura passivoan emanac dira.
Euscarazcoac emaiten du eguitura activoa duela:
draudate = derautate
= didate = deustae / deuste
hura-niri-haiec
nor nori norc
declaratua da + niri + haiec
da + niri = çait + haiec
Chloe(s) baithacoéC:
POR los de la casa de Chloe
BY them which are of the house of Chloe,
NORC honec duen declinabide atzizquia C da, ceinaren errannahia by / por baita. Hau da complementu agente normal normala.
“declaratu derautate” hau gaztelaniaz “me han declarado” modura itzulcen dugu egun, baina bere benetaco errannahi jathorrizcoa liçateque honela: “(algo) me ha sido declarado por ellos” edo litteralquiago aguian hobeto: “(algo) ha sido declarado a mí por ellos”.
Adeitsuqui
Beñat,
Adibide modura jarri duçun hau:
Hic eguina duc
edo, eman deçagun:
Çuc eguina da
Clarqui eguitura passivocoac dirade.
Gainera, bucaeraco -C postpositione horrec bere berezco errannahia atchequiten du (by / por / par).
Euscaraz, prepositioneen ordez, postpositioneac ditugu: c, en, i, co, n, ra, ranz, raino, tic, …
Gurea ez da benetaco declinationea, grecoec eta latinoec ceducaten modura. Euskal Deklinabidea deitzen duten hori asmaqueria hutsa da.
Adeitassunez
Beñat, Beñatec, Beñati, Beñaten…
Beñat: casu absolutivoa edo NOR casua
Beñatec: casu ergativoa edo NORC casua.
Beñati: casu dativoa edo NORI casua
Blablablaqueria.
Beñat
Beñat + C = Beñatec
Beñat + I = Beñati
Beñat + EN = Beñaten
…
Beñat + EN + TZAT = Beñatençat
…
eta abar
i
a + i = ari
ac + i = ei
eta abar.
Adeitsuqui
“Çuc eguina da” esaldiarekin ez dut dudarik baina “Çuc eguina duçu” forma alokutiboarekin ordea bai.
Bale aldi hontako.
Bestetik, zergatik gehiago Iparraldeko testuetan Hegoaldekoetan baino?
Beharbada frantsesaren eraginagatik.
Izan ere, frantsesei asko gustatzen zaie “on” subjektu inpertsonala non-nahi erabiltzea. “On a dit que …” guk zehazki ez dakigula nork erran duen eta horregatik ezjakinean pasiboa erabiltzen dugu.
Beñat, zure azken iruzkina irakurririk oroitu naiz idazle zaharrek, inoiz, “nehor” erabili izan dutela frantsesezko “on” hori emateko:
Dohatsu izanen zarete nehork iniuria erran draukezuenean. “Quand on vous aura dit injure”. (Lç Mt 5, 11)
Adiskideen konsolazioneaz gozatzen da nihor. (SP Imit I 24, 4)
Bizitze onak egiten du nihor Jainkoaren arabera zuhur. (Ch I 4, 2)
Etxeak su duenean nihor urketan abiatzen da. (Dv)
Gau on Gilen
“…nehork iniuria erran draukezuenean” egia duzu baina orai ez da gehiago entzuten
oraiko forma pasiboa ltzateke ” …injuria erraiten zaitzunean”
Adeitasunez
Beñat, diozun molde horrek ez luke ongi emango azken bi etsenpluetan:
– Bizitze onak egiten du nihor Jainkoaren arabera zuhur.
– Etxeak su duenean nihor urketan abiatzen da.
Ikus halaber adibide hau:
– On se sent très bien à la plage.
Estilo inpersonal hori gaztelaniaz “uno” erabilita adierazten da:
– Uno se siente muy bien…
Gure zaharrek nehor/inor-ekin problemarik gabe euskaratuko zuketen:
– Nehor hagitz ongi sentitzen da…
Arrazoi duzu Gilen. Horregatik ez nuen zure lehen etsenplua baizik aipatu.
Beraz dudarik ez uzteko, erran behar ginuke;
– Nehor hagitz ongi sentitzen da….
— Ez da nehor hagitz ongi sentitzen…
Hitzen ordena garrantzizkoa da.
Gilen eta Beñat,
Frantsesezko “on” hori emaitecotz BAT ere erabilcen ahal da:
Dohatsu izanen zarete nehork/ batek injuria erran draukezuenean. “Quand on vous aura dit injure”. (Lç Mt 5, 11)
Adiskideen konsolazioneaz gozatzen da nihor / bat. (SP Imit I 24, 4)
Bizitze onak egiten du nihor / bat Jainkoaren arabera zuhur. (Ch I 4, 2)
Etxeak su duenean nihor / bat urketan abiatzen da. (Dv)
Adeitsuqui
Hala da, Josu. OEHk dio soilik Hegoaldekoa dela, eta beraz gaztelaniatiko kalkoa.
Gilen,
ON hori erraitecotzat anglesec ONE (= bat) erabilten dute:
One shouldn’t be too quick to judge.
Bat ez da içan behar azcarregui ephaitzecotzat.
Uno no debe ser demasiado rápido para juzgar.
Ezta?
Adeitsuqui
Bai, Josu, “on” frantsesa ingelesez esateko aukeretako bat da. Irakurri dudanez, baliteke haren imitazioan sortutako erabilera bat izatea. Agian “uno” gaztelaniazkoarena ere?
Nork daki frantsesezko “on” hori ere “un” (bat) zenbakitik ez datorren???
Zuzeuko filologo batek argituko gintuzke menturaz.
Beñat eta Gilen
ON hori latinerazco HOMOtic (guiçaqui) dathor.
Espainolez UNO guti erabilten da cençu honetan:
Uno podría decir
Haren ordez SE erabilten da:
Se podría decir
Euscaraz itchura intransitivoan:
Erran liteque
ceina erabiliagoa baita BAT baino:
Batec erran leçaque
Adeitsuqui
Josu, arrazoi dukezu seguraz ere. Bainan hala ere bitxia da “one” eta “uno” erraitea Espainian eta Britania handian.
Interlinguan hirurac daude onharturic:
on: on poterea dicer
uno: uno poterea dicer
homo: homo poterea dicer
eta
se: se poterea dicer
interlingua.com
https://sites.google.com/site/josulavin/
Adeitsuqui
ezdeusetaratu aditza bi aldiz erabilten du Leiçarragac.
Curiosqui euskara batuan aditz hau ez da erabilia içan, ceinac arguiro eracusten baitu euscal idazleec eta euscaldun guehien guehienec ere, halaber, ez daquitela deus ere Leiçarragaçaz eta beronen obreçaz. Anhitzec ez daquite 1571. urthean Testamentu Berria bicain arguitaratu cenic euscaraz.
Holaco herria ezdeusetara(tu)co da.
Existitzeco escubidea galdua baituque. Haiengatic ez duquet nic negarric eguinen. Malcotto bat ere ez çaiquet issuriren.
ezdeusetaratu (da): hacerse vano, desvanecerse, evanescerse, …
esdeusetaratu (du): hacer vano, desvanecer, evanescer, …
ezdeusetara(tu) da:
Ecen eznau igorri Christec batheyatzera, baina euangelizatzera: ez hitzezco çuhurtziatan, Christen crutzea ezdeusetara eztadinçát.
1 Corinthianoei 1:17 Leiçarraga
ezdeusetara(tu) du:
Badaric-ere nic gauça hautaric batez-ere eztut vsatu vkan. Eta gauça hauc eztitut scribatu, hala niri eguin daquidançat: ecen hobe nuque hil nendin ecen ez nehorc ene glorificamendua ezdeusetara deçan.
1 Corinthianoei 9:15 Leiçarraga
Adeitsuqui
Eta hec erran cieçoten, Bethlehem Iudeacoan, ecen hunela scribatua duc Prophetáz,
Mattheo 2:5 Leiçarraga
Euscalçaindiac dioscu:
“Euskarak erabili izan ditu eta erabiltzen ditu egitura pasiboak; gehiago Iparraldeko testuetan Hegoaldekoetan baino. Horretarako, partizipioa erabili ohi da, eta aditzaren agente edo egilea instrumentalean (-z) edo ergatiboan (-k) joaten da: Jainkoa deabruaz tentatua izan zen, Jainkoa deabruak tentatua izan zen / Etsaiez inguratua dago, Etsaiek inguratua dago. Egokiagoak dira ergatiboan emanikoak.”
Honela eman dute batuan:
Haiek erantzun zioten: —Judeako Belenen, honela idatzi baitzuen profetak:
MATEO 2:5 EAB
Beraz,
Scribatua duc prophetaz / prophetac
= idatzi zuen profetak
Eta Euscalçaindiac ere:
“Egitura pasibo horiek molde aktiboan ere eman daitezke: Jainkoa deabruak tentatu zuen. Etsaiek inguratu dute. Berdin gertatzen da honelakoekin ere: Kanporatuak izan ziren (pasiboa) / Kanporatu zituzten (aktiboa).
Bi moldeak gramatikalak izanda ere, gaur egungo gramatikek eta estilo-liburuek, pasiboa gaitzetsi gabe, molde aktiboaren aldeko gomendioa egiten dute, informazioa doiago ematen duelako.”
Adeitsuqui
Euskaltzaindiaren hitzetaric:
Ahots passivoan molde bi ditugu:
Jainkoa deabruaz tentatua izan zen
edota
Jainkoa deabruak tentatua izan zen
baina hobetsiagoa da ahots activoan emaitea:
Jainkoa deabruak tentatu zuen
Eguilea (complementu agentea) bucaeran ere jar leiteque:
Passivoqui:
Jainkoa tentatua izan zen deabruaz / deabruac
Activoqui
Jainkoa tentatu zuen deabruak
-Z horri casu instrumentala deritzo, eta
-K horri, ordea, casu ergativoa.
Guretacotz ez dago declinabideric euscaraz, postpositioneac baicic, aurreco hitzari itsasten çaizquionac:
Singularrean:
deabrua + Z = deabruaz
deabrua + C = deabruac
Pluralean:
deabruac + Z = deabruez
deabruac + C = deabruec
Adeitsuqui
Compara ditzagun bi eguituroc:
1 Eguitura passivoa:
Jaincoa tentatua içan cen deabruac
2 Eguitura activoa:
Jaincoa tentatu çuen deabruac
Eman deraucogu itzulçaile neuronalari ondoco erranaldi activoa:
Jainkoa deabruak tentatu zuen
eta passivoqui itzuli deraucu honetara:
Dios fue tentado por el diablo
Adeitsuqui
Itzulçaile neuronalac
https://www.euskadi.eus/itzuli/
berdin itzulcen ditu hirur erranaldi hauec gaztelaniarat, angleserat eta franceserat:
1 Jainkoa deabruak tentatua izan zen
2 Jainkoa deabruak tentatu zen
eta
3 Jainkoa deabruak tentatu zuen
es: Dios fue tentado por el diablo
en: God was tempted by the devil
fr: Dieu fut tenté par le diable
Beraz
tentatua izan zen: fue tentado
tentatu zen: fue tentado
&
tentatu zuen: fue tentado (por alguien)
Nondic ZUEN, bada?
ZEN + DU = ZEDUEN
= > ZEUEN
= > ZUEN
“zeuen” adizquia Çornotzaco euscaraz ençuna dut “eban” edota “zuen” erraitecotzat.
Orainaldian:
DA + DU = DADU
= > DAU
= > DU
Euscal aditz guztiac jathorriz passivoac dira.
Adeitsuqui
Eta harturic oguia, gratiác rendatu cituenean, hauts ceçan: eta eman ciecén, cioela, Haur da ene gorputza çuengatic emaiten dena: haur eguiçue ene memoriotan.
LUKAS 22:19 BHNT
https://bible.com/bible/25/luk.22.19.BHNT
emaiten da
: es dado; se da
Adeitsuqui
Halaber copa-ere eman ciecén, affal ondoan cioela, Copa haur da Testamentu berria ene odolean, cein çuengatic issurten baita.
LUKAS 22:20 BHNT
https://bible.com/bible/25/luk.22.20.BHNT
issurten da
: es derramada; se derrama
Adeitsuqui
Eta ihardesten çuela Aingueruäc erran cieçon, Ni nauc Gabriel Iaincoaren aitzinean assistitzen naicena, eta igorri içan nauc hirequin minçatzera, eta berri on hauen hiri declaratzera.
LUKAS 1:19 BHNT
https://bible.com/bible/25/luk.1.19.BHNT
igorri içan nauc
= igorri içan naiz + toca
igorri içan naiz
: he sido enviado
: j’ai été envoyé
Adeitsuqui
Baina harc dioste, Etzaiteztela ici: Iesus Nazareth crucificatu içan denaren bilha çabiltzate, resuscitatu da: ezta hemen, huná lekua non eçarri vkan çutén.
MARKOS 16:6 BHNT
https://bible.com/bible/25/mrk.16.6.BHNT
crucificatu içan da
: ha sido crucificado
Adeitsuqui
Guero gauça hauén ondoan hetaric bi ioaiten ciradeni aguer cequién berce formatan, camporat partitzen ciradela.
MARKOS 16:12 BHNT
https://bible.com/bible/25/mrk.16.12.BHNT
Casu molde syntactico bitchi honi:
bi joaiten ciradeni
= joaiten ciraden biri
Adeitsuqui
Sinhetsiren duena eta batheyaturen dena saluaturen da: baina sinhetsiren eztuena condemnaturen da
MARKOS 16:16 BHNT
https://bible.com/bible/25/mrk.16.16.BHNT
salvaturen da
= salvatu içanen da
= salvatu date
: será salvo
condemnaturen da
= condemnatu içanen da
= condemnatu date
: será condenado
Adeitsuqui
Scribatua da Prophetetan, Eta içanen dirade guciac Iaincoaz iracatsiac. Norc-ere beraz ençun baitu Aitaganic eta ikassi, hura ethorten da enegana.
JOAN 6:45 BHNT
https://bible.com/bible/25/jhn.6.45.BHNT
içanen dirade guciac Jaincoaz iracatsiac
: serán todos enseñados por Dios
Complementu agentea: C eta Z
C /k/
en: by
es: por
fr: par
Z
en: of
es: de
fr: de
LopeZ eta GomeZ moducoac hemendic sorthuac dirate.
Adeitsuqui
Diotsate, Magistruá, emazte haur hatzaman içan duc adulterioco eguitate berean.
JOAN 8:4 BHNT
https://bible.com/bible/25/jhn.8.4.BHNT
hatzaman =
atzeman, surprenditu, harrapatu
hatzaman içan duc
= hatzaman içan da + toca
: ha sido sorprendida
Adeitsuqui
Ni naiz artzain ona, eta eçagutzen ditut neure ardiac, eta eçagutzen naiz neure ardiéz.
JOAN 10:14 BHNT
https://bible.com/bible/25/jhn.10.14.BHNT
«Neu naiz artzain ona. Ezagutzen ditut neure ardiak, eta ni ere ezagutzen naute neureek,
JOAN 10:14 EAB
I am the good shepherd, and know my sheep, and am known of mine.
John 10:14 KJV
Ahots passivoan:
eçagutzen naiz neure ardiez
Ahots activoan:
eçagutzen naute neure ardiec
nauTE = naiz + haiec
Erka:
nau- = naiz
nauc =
naiz + toca
edo
naiz + hic (to)
naun =
naiz + noca
edo
naiz + hic (no)
Adeitsuqui