extra

extra –

JAGONET GALDE-ERANTZUNAK

Maileguak: gaztelaniazko hitzak x letra duenean

Galdea: Gaztelaniaz eta frantsesez x idazten denean, euskaraz nola idatzi behar da: esaterako, extra_ala estra?

Erantzuna: Oro har, hitz-hasieran (xenofobia, xenon, xilofono…), bokal artean (sexu, sintaxi, taxi…), eta hitz-bukaeran (borax, torax, klimax), x idazten da; kontsonante aurrean, s. Beraz, goiko adibidekoa, estraMolde horretakoak dira, esaterako, hauek ere: estralurtar, estradizio, estrapolatuDenak ikus daitezke [EH] hiztegian.

Bada salbuespen bat kontsonante aurrekoetan: h letraren aurrean, x idazten da. Adib.: exhibizionismo, exhibizionista.

Gogoan izan, bestalde, erdal extra- aurrizkia, batzuetan, <X + kanpoko> egituraz ordezka daitekeela euskaraz; esaterako, extrajudicial = judizioz kanpoko, estrajudizial; extraterritorial = lurraldez kanpoko… Hala ere, beste batzuetan ezin da ordezkatu edo ez da ordezkatzen, hala nola adjektiboei lotuta erabiltzen denean: estragozo, estralaster, estralabur

Extra, extra! Nolatan eduqui deçaqueten hain aurpegi gogorra eta hain lotsa guti Euskaltzainec!

Iracur iruzquinac, othoi.

extra

NAFFARRERA

8 pentsamendu “extra”-ri buruz

  • extraditu & extraditione

    en: extradite
    fr: extrader
    es: extraditar
    Naffarreraz: extraditu
    Batuan: estraditatu

    extraditione = ex + tradit(u) + ione
    edota, nahiago baduçue:
    extradi + tione

    en: extradition
    fr: extradition
    es: extradición
    Naffarreraz: extraditione
    Batuan: estradizio
    Labayru: estradizino

    Iruzquinac:
    Euskaltzaindiac bi hitzoc onharturic daduzca:

    estraditatu
    eta
    estradizio

    Labayru azpi-euskaltzaindi bat da, bizcaieraren alde ei dagoelacoan, eta beraz:

    estradizino

    onharturic daduca.

    estraditatu gaztelaniatic harturic dago (extraditar), eta
    estradizio / estradizino ere berdin berdin gaztelaniatic (extradición).

    Hola daude gauçac!

  • https://www.euskaltzaindia.eus/dok/euskera/50550.pdf

    Prolegomena. Krutwig. 1985.

    25 urthecoa nincen ni, laster 63 betheco, gaztelaniaz idatzitaco articulu bicain hau lehenengo aldiz iracurri nuenean. Gaur berriro iracurri dut eta, eguiaren erraitecotz, lassaitu ederra hartu!
    Gommendatzen derauçuet.

    Adeitsuqui

  • Hoguei bat urthez Federico Krutwig adisquide min eduqui nuen (1978-1998).
    Hoguei urtheotan secula ez nuen ikussi tristeric edo hasserre. Pensacor, bai, bethi pensaquetan bera. Pensaquetan eta verbetan.
    Euskaltzaindiaren literatur batzordean eta, aldi berean, Jakintza Baithan egoiteco auquera eduqui nuen, Alfonso Irigoien, Manu Ertzilla eta berce euscalçale prestuequin batera eta harmonian.
    Gure bileretan Alfonso Irigoien adisquideac theatralizatu eguiten cituen Euskaltzaindico batzuequin eduquitaco hasserrealdi batzuc. Betaurrecoac kencen cituen… ucabilequin mahai gainean joiten çuen… eta repicatzen ceraucun, perfectuqui eta ecin hobequi, berac baten batequin eduquitaco eztabaida sutsua. Arras modu graciosoan. Ederto passatzen guenduen! Bera serio serio, hau da, eguiatan içan cen beçala.
    Eta guc Federicori: Çu, Fede, cer? Seculan ez çara hasserretzen euskaltzainequin eta?
    Berac hyper lassaiqui: Hasserretzen baninz, momentuero egon behar ninçateque hasserre, eta ez, ni mediocreengatic ez naiz secula hasserretu, ez eta hasserretuco ere.
    Nehoiz ez.

    Eta hola.

  • extraditione
    extradizione

    extradizino
    estradizino

    extradizio
    estradizio

    Cein?

    Cer erançunen luque Krutwig batec?

    Bakoitzac erabil deçala nahi duena.

    Mediocreec estradizio edo estradizino hautatuco luquete idazteco forma beçala. De facto hala eguiten dute euskaldun mediocre guztiec.

    extraditione pyramidaren punctan daudenec edo egon nahi dutenec.

    Hassieraco ex- hori conservatu behar da derrigorrez. Bucaeraco -tione ahoscatu beçala idatzi nahi dutenec -zione, -zino edo -zio idazten ahal dute, baina es- idaztea mediocreec baino ecin dute eguin. Eta hala guerthatzen da.

    estradizio hitza ecin da içan, nehola ere, forma nationala. Ridiculua baita ossotoro, errugbi eta bideo diren beçaimberce.

    Adeitsuqui

  • deportatione

    en: deportation
    fr: déportation
    es: deportación

    deportatu

    en: deport
    fr: déporter
    es: deportar

    Euskaltzaindiac onharturic daduzca euskara batuan:

    deportazio
    deportatu

    Eta Labayruc bizkaiera batuan:

    deportazino
    deportau

    Adeitsuqui

  • confinatu

    en: confine
    fr: confiner
    es: confinar

    confinamendu

    en: confinement
    fr: confinement
    es: confinamiento

    en: deconfine
    fr: déconfiner
    es: desconfinar

    en: deconfinement
    fr: déconfinement
    es: desconfinamiento

    Euskaltzaindiaren euskara batuan:

    konfinatu
    konfinamendu
    eta
    deskonfinatu
    deskonfinamendu

    Labayruren bizkaiera batuan:

    konfinau
    konfinamentu
    eta
    deskonfinau
    deskonfinamentu

    Guero eguinen dut iruzquin bat “bizkaiera batu” honeçaz.

    Adeitsuqui

  • -TIONe

    Anglophonoec /-xon/ eta /-xen/ arteco soinu baten modura ahoscatzen duquete.

    Naffarreraz: /-zio-ne/, /zi-o/, /zi-no/ edo /zi-no-e/

    Batuan: /zi-o/

    eta Bizcaieraz: /zi-no/

    Ez dugu certan idatzi behar ahoscatzen dugun beçala. Bercela bizcaieraz /siño/ idatzi behar guenuque.

    TIONE liçate formaric hoberena euscaldun guztioc erabil gueneçan, norc bere molde naturalean ahoscatzen luelaric.

    Bercela, lau modutara:

    tione
    zione
    zio
    zino

    orain den beçala.

    deportatione. Naffarreran
    deportazione. Ekialdean.
    deportazio. Erdialdean.
    deportazino. Mendebaldean.

    Adeitsuqui

  • -AU
    Labayru Fundazioaren arauera,
    honelacoac dirade bizcaierazco aditz hauec idatzizco moldean, “bizkaiera literarioan”, aleguia.

    deportau, konfinau, fundau, kantau, kontau, imitau…

    Cer deritzogu honi?

    Adeitsuqui