[Uliazpi] LABek euskararen aurkako azken eraso judiziala herritarron kontrako beste eskubide urraketa bat dela salatu nahi du

[Uliazpi] euskararen aurkako azken eraso judiziala herritarron kontrako beste eskubide urraketa bat – 

[Uliazpi] LABek euskararen aurkako azken eraso judiziala herritarron kontrako beste eskubide urraketa bat dela salatu nahi du

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Uliazpi Fundazioan 34 zaintzaile plaza betetzeko oposizioetan euskara eskatzea zilegi dela zioen Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren ebazpenari jarritako helegite bat onartu du EAEko Auzitegi Nagusiak. Lehen instantzian Donostiako Epaitegiak ebatzi zuen EAEn euskara hizkuntza koofiziala izanik berau erabiltzeko herritarrek duten eskubidea bermatzeko langile publikoei euskara eskatzea zilegi dela.

Aldiz, EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpenak, Luis Javier Murgoitio Estefaniak sinatuak, dio administrazio publikoak ezin diela aurkeztu diren guztiei baldintza hori eskatu, hizkuntza eskakizun hori frogatzen ez dutenek enplegu publikorako duten eskubidearen kaltetan. Hau da, euskara eskatzeak plaza horiek lortzeko herritarrek duten eskubide oinarrizkoak azpiratu egiten dituela.

Administrazio publikoan euskararen erabileraren normalizazioa oztopatu nahi duen beste eraso larri bat da LABen iritziz. Berriz ere, euskal herritarron oinarrizko eskubideak zapalduak izango dira, hau da, euskaldunok are gehiago diskriminatuak izango gara. Baina horretaz gain, kasu zehatz honetan, oposizio hauekin bete nahi diren lanpostuen izaerak larriagotu egiten du erasoaren tamaina. Bete nahi diren zaintzaileen plaza hauen izaerak zaindua den herritarrarekiko harremanak estua eta konfiantzazkoa izatea eskatzen du, eta horretan erabiliko den hizkuntzak berebiziko garrantzia du. Euskara eskakizuna artatuen eta senideen hizkuntza-eskubideak errespetatzeko ezinbestekoa da.

Hori gutxi ez eta Uliazpi Fundazioan lan egiten duten gainontzeko langile euskaldunen hizkuntza-eskubideen aurkako eskubide urraketa izango da ere euskara ez dakiten langileak kontratatzea. Euskal administrazioan euskaraz lan egin ahal izatea ere oinarrizko eskubidetzat dugu. Administrazioaren euskalduntzea ez baita herritarrekiko zerbitzua euskaraz ematera mugatu behar, administrazioaren barne-funtzionamendua bera ere euskaldundu beharrekoa da, euskara ofiziala izateak betebehar hori eragiten duen heinean. Hori horrela, azken hamarkadetan administrazioa euskalduntzen aurreratutakoa galzorira eramateko arriskuan jartzen da euskararen gutxieneko ezagutzarik ere ez duten langile berriak kontratatuz gero.

LABen ustez, euskararen normalizazioak herri-akordio zabalak eskatzen ditu. Bada garaia Administrazioa euskalduntzeko hizkuntza-politika ausartak egiteko eta prozesu hau behar bezala blindatzeko eta, horretarako, eragile sindikal, sozial eta politiko ororen ekarpena ezinbestekoa izango da.

Euskararen kontrako erasoen aurrean, euskal langile publikoon mobilizazio eraginkorra antolatzeko eta, Euskalgintzako eragileekin batera, irmoki erantzuteko garaia da.

[Uliazpi] LABek euskararen aurkako azken eraso judiziala herritarron kontrako beste eskubide urraketa bat dela salatu nahi du

4 pentsamendu “[Uliazpi] LABek euskararen aurkako azken eraso judiziala herritarron kontrako beste eskubide urraketa bat dela salatu nahi du”-ri buruz

  • Bittor Hidalgo 2023-03-02 09:15

    Ez dago eskubiderik… Aurre egiten jarraitu behar! Independenteak bagina, agian…

  • Espaniako auzitegien epaiak salatzearena, txiste txarra da. Erantzun beharra dago, irmotasun eta harrotasunez. Eta behingoz, epai hauek betetzeari uko egin. Espainia eta bere instituzio kolonizatzaileak, utikan!!!!

  • Bittor Hidalgo 2023-03-02 10:35

    Ez dute demokrazia linguistikorik onartzen euskaldunontzat. Noiz arte?

  • Euskaldunon hizkuntza eskubidearen aurkako berariazko erasoa ez ezik (lanerako eskubidearena ez du benetan inork sinesten eta) hizkuntza eskakizunaren galerak inguruotara euskararen eta Euskal Herriarenganako inolako atxikimendu eta begirunerik gabeko indibiduoak erakartzea dakar, espainiatik datozkigun hainbat eta hainbat gure zergetatik soldata jaso eta era berean gure aurka jardun nahi dutelarik. Hizkuntza eskakizuna izan zitekeen zentzu askotan esparru publikoan behintzat guretasun minimo bat lortzeko bidea, baina ezin…
    Ez dadila inor engainatu, independentziarako bideorririk gabe eta independentzia lortu gabe auzi hau ez da sekula santan konponduko.
    Euskararen jakintza derrigortuko duen Estatu baten beharra daukagu.