Euskal Herria gaurtik aurrera
Euskal Herria gaurtik aurrera
Nolakoa izango da Euskal Herria gaurtik aurrera? Nolakoa izatea gustatuko litzaiguke? Zer da euskaldunok merezi duguna?
Ezker abertzaleak inoiz izan ez duen indarra eskuratuko du. Hasiera ikusi besterik ez dugu egin. Zer izango dugu bihar?
Ikastolak “ETAko etorkizuneko kideen hezkuntza zentroak” izateari utziko diote. Aski da, behingoz; euskaldun izatea eta euskal hizkuntza eta kulturaren alde egitea ez da “ETAkoa izatearen” sinonimo izango espainolentzat. Espero, behintzat.
Guardia zibilak potroak gutxiago ukituko dizkigu. Kontrolak errepide bazterrean, ikuskapen desatseginak, ohiko adar-jotze “antivascoa”, poesia erakustaldiak… Zer egingo dute orain aspertzen direnean?
Euskal Herriak hedabideetako titular eta espazio gutxiago beteko ditu. ETAren faltan, atzerrira edo jo beharko dute gai berrien bila. Edo beste aitzakia mota bat bilatuko dute Euskal Herriari oihartzuna ematen jarraitzeko? Aitzakia ona izan dadila, faborez.
Ekonomiak gora egingo du. Euskal Herrira etortzeko beldurrez zeuden atzerriko enpresek bidea zabalik izango dute, inork ez baititu mehatxatuko. Enpleguak gora, ekonomiak gora… baita lehiakortasunak ere.
Ez dute euskal hedabide gehiagorik itxiko, ezta ezkerreko begiz begiratuko ere.
Euskaldun izateaz inoiz baino harroago sentituko gara!
Baina… zer gertatuko da bihar euskal gizartean dugun arazoarekin? Zein da hurrengo pausoa? Nork eman beharko du? Galdera gehiegi Euskal Herriaren aro berriko atarian.