Eta zeuk, zer daukazu esateko?

Eta zeuk, zer daukazu esateko?

Eta zeuk, zer daukazu esateko?

ETAk agur esan dio borroka armatuari, 52 urteko historiaren ondoren. Hedabide guztiak, jende guztia, baita Lehendakaria ere —albiste barneko bideoan ikus dezakezunez—… ari dira hau eta hura esaten, baina zurerik ez dugu entzun oraino. Zer daukazu zuk zeuk esateko? Zer iruditzen zaizu albistea?

Eta zeuk, zer daukazu esateko?
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

17 pentsamendu “Eta zeuk, zer daukazu esateko?”-ri buruz

  • Ba niretzat zoragarria da! Ez nuen hain azkar espero ETAren komunikatua, eta benetan gure historiaren parte hau bizitzea izugarria da! Bazen garaia, eta orain Espainiar eta Frantziar estatuek mugitu beharko dute ipurdia… ETAk mina egin du, asko, baina borroka honetan ez dago aingerurik tartean…

  • Zer daukadan esateko? Momentuz bi gauzarekin nahikoa:

    1- ZORIONAK, EUSKAL HERRIA!!!!!

    2- Orain, lan egitera. Euskararengatik eta Euskal Herriarengatik. Subiranotasunerantz, demokraziarantz, askatasunerantz. Erakuts diezaiegun haiek baino hobeak garela. LANERA!!!

  • Amonamantangorri 2011-10-20 20:34

    – Vocento Taldearen akzioen balioa %70 jeitsi da.
    – Jaime Mayor Orejak: “Eta gainera krisi garai honetan. Ez dago eskubiderik”.
    – Patxi Lopezek bere New Yorkeko hoteleko gelan txarteltxo bat utzi du, mezu batekin: “Eta ni hemen, yankiei txakolina saltzen. Zoazte denak porkulo hartzera. Ez nazazue bilatu”.
    – Mariano Raxoi: “Jardun armatuaren behin betiko uzte-tranpa da”.
    – etc.

  • Iritsi da, eta ez bedi alferrikakoa izan. Hitz egin eta landu, baina ez presarekin, ez eta iritzi berdina dutenen artean. Geroa gurea bada, guk eraiki beharko dugu, ezta? Herri honetan mota askotako euskaldunak gabiltza, aurrera eta atzera. Baina euskaldunak gara, funtsean, eta horrek batzen gaitu. Ez ahaztu. Animo, eta aurrera.

  • Iñakito Garay 2011-10-20 22:23

    Ederki, eta orain, poz betean xuri goxo bati zurrut egin ostean, eta denon minak mihizkatzen ditugun bitartean, hel diezaiogun zezenari adarretatik: nola konponduko dugu euskal gizartean daukagun “benetako” arazoa? Zoritxarrez politikagintzak konpontzeko baino konplikatuagoa baita gure korapilo eternoa. Hizkuntzarekikoa da, eta identitarioa. Ez, ala? Nola konpondu behar dugu elkarbizitza batzuek aberria Tibeten badugu eta beste batzuek baldin badute Txinan?

  • Manu Arregi Biziola 2011-10-20 22:30

    Momentu historikoa dela. Zoritarrez momentuko politikuak ez daude momentu historiko honen altuerara. Hasi dira deklarazioetan momentu honetarako ez diren hitzak esaten. Beldur naiz.

  • Luis Mendizabal 2011-10-20 23:49

    ZUzeun konbiteari erantzunez, pentsatu eta sentitzen dudana garbi adieraziko dut:
    Ba nik etxean nuen ardorik onenakin ospatu dut. Bizi guztian izan naiz ETAren aurkakoa eta horregatik ospatu dut gaur.!Gora Euskadi askatuta ¡ orain bai ¡¡¡
    Betidanik – frankismoaren ere bai – biolentzia bai etikoki eta bai politikoki gure kontrakoa izango zela garbi izan dut.61 urte ditut eta ia txikitatik izan nuen ETAren berri. Meliton Manzanas hil zutenean, neure familian esan zidaten polizi harek torturatuak izan zirela. Oraindik gogoratzen dut guardia zibil batek tripan eman zidan kulatazoa Txiki eta Otaegiren fusilaketaren aurkako manifestazioetan. Geroztik, ia 40 urte … kazetari izan naiz Euskalherrian eta hurbiletik jarraitu behar izan dut ETAren historia eta bere borrokaren ondorioak, atentatu, heriotza… odol asko (zuzenean, bertan)ikusi behar izan dut, baita BVE eta GALekoak ere. Azkenean, duela 3 urte, hurbileko lehengusu bat ere hil zidaten. Bai ETA eta bai Euskadiko politika,zenbat eta hurbilagotik ezagutu, garbiago daukat: gaurtik Euskalherriak eta bere askatasunak etsai bat gutxiago dauka.
    Badakit hau esatea oso diskutigarria dela, bai, baina neretzat ETAren biolentzia – Estatu espainolarena bezala – askatasunaren aurka joan da, baita ere espresio askatasunaren kontrakoa ere. Horregaitik, gaur ireki dut bodegan nuen ardorik onena.
    (eta hemendik aurrera zer egin? Zuzeuk ireki dezala beste inkesta bat)

  • Josemari Navascués 2011-10-21 07:55

    Ez nuen uste une hau ikusteko biziko nintzenik.

  • Xabier Eskisabel

    Nik ere, Josemari Navascuések dioen bezala, ez nuen uste egun hau ikusiko nuenik. Bi burutazio datorzkit burura, pertsonala eta politikoa.
    Pertsonala bezala, nire urtebeteko alabak ETAren jarduna historiako liburuetan jasoko duela. Horrekin batera, alper-alperrik galdu diren bizitza eta bizi proiektuak ditut gogoan, Inaxio Uriatik hasita Lasa eta Zabala edo eta erahildako azken goardiazibileraino.

    Politikoan aldiz, Euskal Herriaren independentzian sinisten dugunok oztopo bat gutxiago dugula gure jardunean jarraitzeko. Azken 30 urteetan asko aurreratu da bainan oraindik asko dugu egiteke.

    Azkenik, zorionak eman nahi dizkiet Paul Rios ta bera bezala egun hau iritsi zedin ixilpeko lana egiten jardun diren guztiei. Zorionak denei!

  • Buruan neukan zurrunbiloa ezin hobekiago adierazi du Aingeru Epzltzak:

    http://www.noticiasdenavarra.com/2011/10/21/politica/zorioneko

  • Batzuetan kantuetan dago esentzia…

    Bi kate – MIKEL LABOA
    http://www.youtube.com/watch?v=Eu5eL0Umb9Y

  • Peru Dulantz 2011-10-21 14:05

    “Amaia da hasiera”

  • Utzi txarangak 2011-10-21 14:54

    Bale, ETA ez dago, baina garaipen irrintzirik ez mesedez… frakaso totala izan du ezker abertzaleak, eta autokritika publiko bat ez legoke gaizki.

    Total, ezker abertzalea Madrilgo parlamentu estranjerora joateko irrikitan dago orain, eta Vascongadasetara… ezarrita dagoen egitura instituzionaletik bere aldarrikapenak egia bihur daitezen lan egitera.

    Total, 30 urteetan beste alderdiei kritikatu dietena egitera, gauza berbera egitera.

    Total, 30 urteko atzerapenarekin. Ba, ongi etorri. Baina, autokritika mesedez: merezi izan al du 30 urteko estrategia oker horrek? merezi al zuen herri honek hori?

  • ANDONI ETXARRI 2011-10-21 20:37

    Bai Peru Dulantzeri, bai eta Utzi Txarangakeri, nola ez postu ala ere. Nik aita eta ama errefuxiatuak nitun. 60-70eko amarkadoko ieslariak ongi ezagutu. Endaian jasan degu bestetan baino geiago GALen bortizkeria. Bai ere garai artan erromantiko iraultzale izana naiz. Gero ere aspertu,bainan ori iragana da. Gaur erronka berri baten aintzinean gaude estrategias aldatu egin da, ian bide berri ontan ahal geran zerbait on egiteko. Nik baietz sinistu nai dut.

  • Begoña Ibarloza 2011-10-22 03:15

    Zoragarria da, os pozik nago hemendik aurrera bakean bizi izateko aukera daukagulako, nire aitak ezin izan du momentu hau bizi eta izugarrizko pena ematen dit, asko sufrituta joan zitzaigun, horrexegatik guk aurrera jarraitu behar dugu itxaropentsu. Gure haurrak dira gure etorkizuna eta heurek Euskadi bakean eraikitzen jarraituko dutela jakin utsa egiteak, bizipoza ematen dit.

  • Txantxangorri 2011-10-22 11:10

    ETAk (baina ez bakarrik ETAk, noski) gure girartean egindako ekarpenak negargarria izan del datorkit burura. Ez dako ETAri zer eskertu.
    Baina pozik nago, bai, nire haurrek ETArik gabeko Euskal Herria ezagutuko dutelako eta euskalduna naizela ozen eta harro esanteko libreago sentituko naizelako. GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA.

  • Mila esker Ezker Abertzaleko herritar guztiei egin duzuen esfortzu handiaren ondorioz ezker abertzaleak ez garenoi etaren morroitzatik libre bizitzeko eskubidea zabaldu diguzuelako. (Ironia OFF).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude