Harren
Harren –
HARREN hitza çorci bider aguercen çaicu Leiçarragaren Testamentu Berrian:
Harren, har eçaçue Iaunaren harmadura gucia, resisti ahal deçaçuençát egun gaitzean, eta guciey garaithuric fermu çaudeten.
Ephesoarrei 6:13 Leiçarraga
Harren othoitz eguiten drauçuet, confirma deçaçuen hura baithara charitatea.
2 Corinthoarrei 2:8 Leiçarraga
Harren nic dut estimatzen eztituela nehorc faschatzeco Gentiletaric Iaincoagana conuertitzen diradenac:
Acteac 15:19 Leiçarraga
Harren behar da içan suiect ez hiragatic solament, baina conscientiagatic-ere.
Romatarrei 13:5 Leiçarraga
Harren, exhorta eçaçue elkar, eta edifica eçaçue batac bercea, eguiten-ere duçuen beçala.
1 Thessalonicarrei 5:11 Leiçarraga
Harren, Christen icenean embachadore gara, Iaincoac guçaz othoitz eguiten balerauçue beçala: othoitz eguiten drauçuegu Christen icenean, reconcilia çaquizquioten Iaincoari.
2 Corinthoarrei 5:20 Leiçarraga
Harren, ilki çaiteztez hayén artetic, eta separa çaiteztez, dio Iaunac: eta gauça cithalic hunqui ezteçaçuela, eta nic recebituren çaituztet.
2 Corinthoarrei 6:17 Leiçarraga
Harren fedez da heretagea, gratiaz dençát, promessa haci guciaren fermu dençát: ez Leguetic den haciaren solament, baina Abrahamen fedetic denaren-ere, cein baita gure gución aita,
Romatarrei 4:16 Leiçarraga
Iracur iruzquinac, othoi!
harren = hagatic, hargatic
ha = hura
Ez dut aurkitzen hitz hau Orotarico Euscal Hizteguian. Ez behar beçala, bederen.
Adeitsuqui
OGIDU aditza ez da aguercen Orotarico Euscal Hizteguian. Cembait adibidetan, bai; baina ez sarrera modura edo sarrera baten aldaera modura ere.
Errannahia “obeditu” da, ceina baitathor latinerazco ondoco aditz honetaric:
oboedire edota obedire
= ob + audire
Ogidu gaztelaniazco “oído”-tic hurbil dago.
Adeitsuqui
Ogidu ez, baina aditu bai adiera horrequin Orotaricoan:
aditu
7. Obedecer. “Aur onek erran ta ez du aitzen [= ‘no obedece’], […] esan da eztu aitzen (AN-gip), errana aitzen zuten (B), ez du inoren esanikan aitzen (AN-gip), aitu, ba(da), esana (G-azp)” Gte Erd 235. Cf. ESAN-ADITZAILE.
Txinbo da, adiskideak, / txakurren izena, / […] / txit da txakur leiala / aditzen esana. Noe 24.
Euskaltzaindiaren Hiztegia:
aditu, adi/aditu, aditzen
1 du ad. Entzun. Belarriak dituenak aditzeko, adi beza. Ez duzue haren ahotsa plazetan adituko. Aditu zen zerutik mintzo bat. Urruti dago eta ez dizu aditzen. Guk geuk bere ahotik esaten aditu diogu.
2 du ad. Ulertu. Entzungo dute eta ez dute adituko. Erdara aditzen ez dutenak. Aditzen dut zer esan nahi duen. Ezin adituzko hitz bat.
3 du ad. Usaimenaz sumatu. Nik behintzat ez dut erre usainik aditzen.
Hirur adiera baino ez. Murritza.
Aurrecoan “aditu” ikussi dugu Orotaricoco 7. adieraz, “obeditu”, aleguia.
Euscara murritzic ez dugu behar. Hiztegui murritzic ere ez.
Gora orotarico eta orotaraco euscara!
Adeitassunez