Irakaslea hamster-gurpilean gatibu

Irakaslea hamster-gurpilean gatibu –

Tere Maldonado ARGIAn.


Irakaslea hamster-gurpilean gatibu
Antton Olariaga

Itxaron, mesedez, honek minutu batzuk iraun dezake. Programak eguneratzen ari dira. Orria ezin da kargatu. Ekipoa berrabiarazi behar da. Pasahitza idatzi. Sentitzen dugu, pasahitza ez da zuzena. Saiatu berriro, mesedez. Barkatu, itxaronaldia gainditu duzu, joan zaitez aurreko pausora. Aukeratu zure ekipoaren konfigurazioa. Gorde nahi duzu zure konfigurazioa? Ustekabeko errore bat gertatu da. Aukeratu zure nabigatzaile lehenetsia. Egin klik ‘hurrengoa’ botoian. Aukeratu pantaila-hondoa. Ez dago Interneteko konexiorik. Saiatu berriro minutu batzuk barru. Sentitzen dugu, programak ez du erantzuten. Berrabiarazi ekipoa, mesedez. Sartu erabiltzailea eta pasahitza. Erabiltzailea edo pasahitza ez da zuzena. Saiatu berriro. Erabiltzailea edo pasahitza ez da zuzena. Saiatu berriro. Zure ekipoko aplikazio batzuen eguneraketa prest dago, eguneratu nahi duzu orain? Eguneratu nahi duzu orain? EGUNERATU NAHI DUZU ORAIN? Zure ekipoa arriskuan dago, antibirusa eguneratu behar da. Onartu cookiak edo ‘informazio gehiago’ botoian klikatu. Web-orri honetan sartzeko erregistratu behar da. Pasahitzik baduzu? Sartu pasahitza edo erregistratu. Sartu erabiltzailea. Erabiltzailea ez da zuzena. Aukeratu dokumentua irekitzeko programa. Formatua bateraezina da. Programa hau ez dago ekipo honetan instalatuta. Deskargatu programa. Programa deskargatzen ari da. Itxaron, honek minutu batzuk iraun dezake. Programa egoki deskargatu da. Instalatu behar duzu programa. Sentitzen dugu, ez duzu programa instalatzeko baimenik. Baimena eskatu. Irakurri gabeko 55 mezu dituzu sarrerako ontzian, irakurri nahi dituzu orain? Ez dago konexiorik. Zorionak, 10.000. erabiltzailea zara, klika ezazu ‘onartu’ botoian zure saria ikusteko. Ziur zaude ez duzula zure saria ikusi nahi? ZIUR ZAUDE ZIUR ZAUDELA? Pasahitza idatzi behar duzu berriro. Hautatu inprimagailua. Errore bat gertatu da. Sistemak ez du erantzuten. Mesedez, itxaron. Esan zein iruditan dagoen semafororik. Erantzun okerra. Esan zein iruditan dagoen zebra-bide bat. Erantzun zuzena. Bost segundo barru publizitatea saltatu ahal izango duzu. Lau segundo barru…, hiru, bi, bat, zero. Orain alboratu ahal duzu iragarkia. Zure pasahitza iraungi da. Mesedez, sartu pasahitz berri bat. Errepikatu pasahitza. Pasahitza ez da baliozkoa, gutxienez hamar karaktere izan behar ditu. Pasahitza ez da baliozkoa, letra larriak eta xeheak izan behar ditu. Pasahitza ez da baliozkoa, zifrak eta letrak izan behar ditu. Errepikatu pasahitza. Gainditu duzu saiakeren kopurua. Hasi saioa berriro. Itxaron, zure ezarpenak ari dira kargatzen. Konturik baduzu? Sartu pasahitza. Ireki kontu bat. Hasi nahi duzu saioa zure korreo elektronikoaren bidez? Mezu bat bidali dizugu sakeleko telefonora, ipini laukian bidalitako kodea. Ez duzu mezurik jaso? Pasahitza edo erabiltzailea okerra da. Beste bi saiakera dituzu. Arazo bat gertatu da. Ekipoa amatatu behar da. Kontuz, hau azken saiakera da. Ziur zaude atera nahi duzula hemendik?

[Eguneroko ogia. Ikasgelan bertan; lan-mahaian ariketak zuzentzean; familiei edo ikasleei mezu bat bidali nahi izatean; azterketak prestatzean. Etsigarria eta amorragarria. Eusko Jaurlaritzak Interneteko eta informatikako multinazional erraldoiekin kontratu ederra sinatu zuen duela aste batzuk, eta konpainioi hezkuntza publikoan jaun eta jabe izateko aukera eman die. Baina ez dute baretu ordenagailuaren aurrean esertzean irakasle askorengan sortzen den antsietatea, angustia eta egonezina, bizitza laburtzen digutenak. Ziur horretan ari direla lanean. Auzolana].

Irakaslea hamster-gurpilean gatibu Irakaslea hamster-gurpilean gatibu

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.