erran eta esan

erran eta esan –

ERRAN edo ESAN aditzaren adizki hauek onartuak dauzka Euskaltzaindiak. *IO adizkiak ez ditut hemen jarriko:

nerra nerrake
herra herrake
lerra lerrake
generra generrake
zenerra zenerrake
zenerrate zenerrakete
lerrate lerrakete

esak esan esazu esazue
errak erran errazu errazue
derradan
derragun
berra
berrate

esadak esadan esadazu esadazue
esaiok esaion esaiozu esaiozue
esaguk esagun esaguzu esaguzue
esaiek esaien esaiezu esaiezue

Euskaltzaindiak ez ditu gure idazleek erabilitako adizki trinko guztiak bildu, ikusiko dugun bezala.

erran eta esan

NAFFARRERA

10 pentsamendu “erran eta esan”-ri buruz

  • Hemen:

    esak esan esazu esazue
    errak erran errazu errazue

    S-dunak bezain onak RRdunak. Ederto.
    Besteetan zergatik ez? Arbitrarietate nabarmena eta mesederik ez.

    Adeitsuki

  • Joan de Lazarragak, XVI mendean, NESAKE erabili zuen mendebaldeko euskaran, NERRAKE adizkiaren baliokidea.
    Nik-hura da eta esannahia: esaten nuke, erraiten nuke edota esango nuke, erranen nuke.

    Honek erran nahi du ezen hauek guztiz onak diratekeela:

    nerra = nesa
    nerrake = nesake
    herra = hesa
    herrake = hesake
    lerra = lesa
    lerrake = lesake
    generra = genesa
    generrake = genesake
    zenerra = zenesa
    zenerrake = zenesake
    zenerrate = zenesate
    zenerrakete = zenesakete
    lerrate = lesate
    lerrakete = lesate

    Baita hauek ere:

    derradan = desadan
    derragun = desagun
    berra = besa
    berrate = besate

    Adeitsuki

  • Eta erabakirik dauden beste adizki hauek ere:

    esadak esadan esadazu esadazue
    esaiok esaion esaiozu esaiozue
    esaguk esagun esaguzu esaguzue
    esaiek esaien esaiezu esaiezue

    S = > RR aldaketattoa eginez, berdin zuzenak izan behar lirateke:

    erradak erradan erradazu erradazue
    erraiok erraion erraiozu erraiozue
    erraguk erragun erraguzu erraguzue
    erraiek erraien erraiezu erraiezue

    Ikusiren.

    Adeitsuki

  • Gertatzen dena da ezen sortzen direla aditz batuistikook:

    erraiok erraion erraiozu erraiozue
    erraiek erraien erraiezu erraiezue

    forma aldetik gogora ekartzen dizkigutenak bi hauen itxurakoak:

    diezaion = diezon
    diezaien = diezen

    A + O = AIO batuan, O izan beharrean
    A + E = AIE batuan, E izan beharrean

    Beraz:

    errok erron errozu errozue
    errek erren errezu errezue

    Adeitsuki

  • Lazarragaren adizki bi:

    NESON
    ESON = zeson

    Argi dago direla

    NESAN + O = neson = nerron
    (Z)ESAN + O = (z)eson = zerron

    Nondik iraganaldia eta iraganaldia + KE lortzen ditugun:

    nesan = nerran
    hesan = herran
    zesan = zerran
    genesan = generran
    zenesan = zenerran
    zenesaten = zenerraten
    zesaten = zerraten

    nesakeen = nerrakeen
    hesakeen = herrakeen
    zesakeen = zerrakeen
    genesakeen = generrakeen
    zenesakeen = zenerrakeen
    zenesaketen = zenerraketen
    zesaketen = zerraketen

    Adeitsuki

  • Derradan eta derragun adizkietatik

    derradan = desadan
    derragun = desagun

    Orainaldia eta orainaldia + KE lortzen ditugu:

    derrat = desat
    derrak = desak
    derran = desan
    derra = desa
    derragu = desagu
    derrazu = desazu
    derrazue = desazue
    derrate = desate

    derraket = desaket
    derrakek = desakek
    derraken = desaken
    derrake = desake
    derrakegu = desakegu
    derrakezu = desakezu
    derrakezue = desakezue
    derrakete = desakete

    Oharra: Lazarragak dasat, dasazu, dasaket eta dasakezu erabiltzen ditu nor-nork hauetan, desat, desazu, desaket eta desakezu adizkien ordez.

    desakezue: hura zuri haiek
    = desakezute = derrakezute
    desaket: hura niri hark
    = derraket

    derraket: nik hura
    izan daiteke eta halaber:
    derraket: hark niri hura

    NORI atzizkiak:

    T (da), K (a), N (na), O,
    GU, ZU, ZUE, E

    Adeitsuki

  • berra
    berrate

    Bi hauek Akademiak onarturik dituenetarikoak dira. ESAN aditzean:

    besa
    besate

    Lazarragak BESAT eta BESAKEO erabili zituen:

    besat = besa + niri
    besakeo = besa + ke + hari

    ERRAN aditzean:

    berrat
    berrakeo

    NORI atzizkiak KE ostean, oraingo batuan ez bezala, alegia.

    Adeitsuki

  • Duvoisinen aipua:

    Nik derratzadanak beraz, nola Aitak erran, hala-hala derrazkit.

    Nor-nork
    derraTZAt

    Nor-nori-nork
    derraZKIt

    Duvoisinek, Euskaltzaindiak ez bezala, lerro bitan azaltzen digu nola formatzen diren ERRAN aditzaren pluralak (nor pluralak).

    Orainaldian nor-nork atzizkietan “derra/desa” gabe, “darra/dasa” erabil litekeela jakinerazten digute Lazarragak eta Leizarragak berak ere:
    Adibidez:
    Lazarraga: dasat, dasaket, dasazu, dasakezu
    Leizarraga: darra, darragu, darrazue eta derra, derragu, derrazue

    Neuk derra- nahiago dut beti nor-nork zein nor-nori-nork eskemetan.
    Adeitsuki

  • XX. mendean, hau da, euskara inventatuaren mendean, honelako adizkiak asmatu dituzte euskal idazle “bikain” batzuek:

    dasaio
    desaio
    dasaiote
    dasaiogu
    zesaion
    dasaizkitzudala
    besaio
    desaieket
    desaidana

    Bejondeiela!

    Adeitsuki

  • ERRAN / ESAN aditza erdizka eginda dauka Euskaltzaindiak, argi eta garbi ikusi ahal izan dugunez.

    *IO aditza, ordea, osotoro eginda. Edo hala sinestu nahi nuke.

    Zein erizpide pean ez dira bildu nahi izan nik aipaturiko erran / esan adizki guztiak?

    Erdizka eta erdipurdika egin du Euskaltzaindiak bere lana, arrapaladan eta, beraz, gaizki.

    Egungo euskara batua ez da inola ere egin ahal zen euskara batu hoberena. Urrun gaude horretatik, gauzak osoki eta ongi egin gaberik.

    Onar ez dadin bitartean ezen lau hauek, adibidez,

    esan deutsut
    esan dizut
    erran dizut
    erran derauzut

    zeharo euskara batua direla, gaizki joanen da euskara, gaizki joango da Euskal Herria.

    Adeitasunez