Palestinaren nazioarteko eguna da gaur

Palestinaren nazioarteko eguna da gaur –

Azaroaren 29an Palestinarekin Nazioarteko Elkartasun Eguna da eta EHan mobilizazio ezberdinak deitu dituzte.

Datorren azaroaren 29an, Palestinar Herriarekiko Nazioarteko Elkartasun Eguna dela eta, Palestinarekiko elkartasun mugimenduak hainbat mobilizazio deitu ditu Hego Euskal Herriko hiriburuetan:

  • Bilbo, Areatza, 19:00.
  • Donostia, Boulevard, 19:00.
  • Gasteiz, azaroak 30, hitzaldia Hala Bedi Tabernan, 18:30ean.

Palestinaren nazioarteko eguna da gaurAurten Palestinako herriarentzat odoltsuenetako bat izateko bidean da: 130 palestinar baino gehiago hil dituzte Israelgo okupazio indarrek, eta horietatik 30 baino gehiago adingabeak dira.

Bestalde, azken asteotan Israelek Zisjordaniako palestinarren aurka duen errepresioa nabarmen areagotu dela ikusi dugu.

Gainera, Preso Palestinarren Elkartearen txosten berri batek agerian utzi ditu Israelen errepresio-politikaren ondorioak: 2022ko hasieratik, ia sei mila palestinar atxilotu zituzten, zazpiehun eta hogeita hemeretzi adingabe eta ehun eta berrogeita bat emakume barne.

Israelek Palestinako lurraldea okupatzeko duen planak inoiz baino indarrean jarraitzen du, eta Netanyahu boterean dagoela, are gehiago indartuko da.

Salatu nahi dugu Palestinako herriaren aurkako Israelgo apartheid sistema posible dela nazioarteko komunitatearen eta CAF Ferrocarriles Vasca enpresaren konplizitateari esker, Israelen okupazio kolonialaren proiektua sendotzen laguntzen baitute Palestinan.

Palestinaren nazioarteko eguna da gaur