Irakaskuntza publikoko sindikatuek egindako greba deialdiarekin bat

Irakaskuntza publikoko sindikatuek egindako greba deialdiarekin bat –

Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunetik, EAEko sare publikoan deituriko greben eta mobilizazioen aldeko jarrera adierazi nahi dugu.

Izan ere, deialdi horretan segregazioaren iturri den sistema bikoitia betikotu beharrean, sare publikoa ardatz izan dadila eskatzen dute, sare publikoa baita aukera-berdintasuna, kohesio soziala eta euskalduntze prozesua bermatzen dituena.

Une honetan, zeinean Hezkuntza Saila sare pribatuaren aldeko neurriak hartzen eta propaganda kanpaina egiten buru belarri ari den, oso garrantzitsua da indarrak biltzea eta iruzur handi baten aurrean gaudela salatzea. Euskal Eskola Publikoa, euskalduna, feminista, laikoa, era demokratikoan kudeatuta… sare publikoa indartuz eta zabalduz, eta publifikazio prozesuak bideratuz baino ez dugu lortuko.

Irakaskuntza publikoko sindikatuek egindako greba deialdiarekin bat

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE MUGI GAITEZEN

Irakaskuntza publikoko sindikatuek egindako greba deialdiarekin bat