Arte[faktua] 175: Xan Idiart idazlearen Teresaren mendekua, euskal literatura omentzeko narrazio bilduma
Arte[faktua] 175: Xan Idiart Teresaren mendekua –
Larunbat honetan, Xan Idiart idazle eta irakasle garaztarra elkarrizketatuko dugu bere Teresaren Mendekua (Elkar) narrazio bildumaz solastatzeko. Estreinako liburu honetan, Euskal Herria ardatz, Idiartek irakurlea inarrosi nahi izan du eta, horretarako, ironiaz eta umore finez blaitutako hamalau narrazio ondu ditu. Bestetik, azpimarratzekoa da, ezusteko amaierez ere baliatu dela. Gainerakoan, fikzioa errealitateaz haratago joateko aukera denez, egileak ariketa literarioa barne kezkak ahazteko aukera izan dela aitortu du. Honetaz guztiaz solastatzeko, Donibane Garaziko elizara gerturatuko da saioa idazlearekin.
Idiartek Maitane Eyheramonho kultur eragilea gonbidatuko du saiora. Eyheramonhok Harri Saldako aurkezlea zela ezagutu zuen Idiart, eta gertutik jarraitu du haren ipuin bilduma.
Ion Celestino Broken Brothers Brass Bandeko partaidearen entsegu lekura hurbilduko gara, Apalategian gordetzen dituen liburuak ezagutzeko asmoz.
Arte[zaleak] pasartean, Hondarribia kaleetatik barrena ibiliko gara eta bertakoei haien literatur ohitura, gustu eta halakoen inguruan lauzpabost galdera egingo dizkiegu.
Marijo Razkin irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.
Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en
…
Aurreko saioan…
Arte[faktua] 175: Xan Idiart idazlearen Teresaren mendekua, euskal literatura omentzeko narrazio bilduma