Arte[faktua] 171: ‘Mamu eratortzeko moduak’, sendatu gabeko zauriak zirikatzeko asmoa duen eleberria
Arte[faktua] 171: Juanjo Olasagarre ‘Mamu eratortzeko moduak’-
Juanjo Olasagarre idazle arbizuarra izango da larunbat honetako gonbidatu nagusia. Mamu eratortzeko moduak (Elkar) eleberria argitaratu du non euskal gatazka modu originalean landu duen. Izan ere, hilik dagoela ez dakien mamua izan du ardatz Olasagarrek gatazka armatuaren osteko gizartea irudikatzeko. Egileak 2020ko Joseba Jaka beka irabazi zuen eleberria idazteko. Honetaz guztiaz berba egiteko, Bilboko Begoñako basilikan elkartuko da saioa idazlearekin.
Mikel Ayerbe gonbidatuko du Olasagarrek saiora. EHUko irakaslea eta literatur kritikaria den aldetik, Ayerbek nobelaren inguruan duen iritzia plazaratuko du, baita eleberriak planteatzen duen edukiaz hausnartu ere.
Arte saltzaileak atalean, Bilboko Louise Michel liburu-dendara hurbilduko gara bertako langilea den Enekorekin lekuaren eta dendaren karietara hitz egiteko.
Gema Elorriaga irakurlearen eskutik ailegatuko da aste honetako literatur gomendioa.
Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en
…
aurreko saioan…
Arte[faktua] 170: Beñat Erezumaren ‘Artiadi’ adimen artifizialarekin osatutako 40 olerki-bilduma
Ayerbe horrek ez al daki du apellido escribir en vasco? Como es critico de literatura en vascuence. Eta olasagarrez zer esan. Deus ez.