Albumak sortzeko Etxepare Saria 2022: Kiratsa

Albumak sortzeko Etxepare Saria 2022: Kiratsa –

Eider Perez Adeletxe idazlearen eta Iban Illarramendi ilustratzailearen “Kiratsa” albumak irabazi du 2022ko Etxepare Saria, atzo Iruñeko Chundarata liburudendan argitu zutenez. 35 album aurkeztu ziren lehiaketara, eta Pamielak argitaratu du irabazlea.

Albumak sortzeko Etxepare Saria 2022: Kiratsa

Kiratsa album ilustratuak Ñimi kukuso edo arkakusoaren abenturak ditu ardatz eta usain onei eta txarrei buruzko gogoeta plazaratzen digu: zer den usain, zer lurrin, zer kirats… Kukusoa Pantxi txakur dotorearengana iritsi da eta biak, triska, zapart eta jauzi, usain bila abiatuko dira.

Testua ezin egokiagoa da album baterako: laburra, errimaduna, aberatsa eta onomatopeietan oinarritua. Ezin aproposagoa errezitatzeko eta dibertitzeko. Ilustrazioak dotoreak dira, sofistikatuak -hainbat oihartzun eskatzen dute, hala nola René Magritten zeruenak- eta, batez ere oso narratiboak eta musikaltasunez beteak.

Etxepare Sariak Nafarroako Gobernuko Euskarabidea du babeslea, eta Pamiela argitaletxea zein Galtzagorri elkartea laguntzaile. Haurrentzako albumak sortzeko Etxepare Sariak laster jakinaraziko ditu 2023ko lehiaketaren oinarriak.

Albumak sortzeko Etxepare Saria 2022: Kiratsa