“Eko-poltsa” helduentzako tailerra
“Eko-poltsa” helduentzako tailerra –
Igartubeiti baserri museoak bat egingo du Ondarearen Europako Jardunaldiekin, “Ondarea loratuz, gozatu!” leloari jarraituz, jasangarritasuna izango du ardatz, museoarentzako gai nagusietako baten, jasangarritasunaren ikuspegitik gizartea eraldatzeko praktika gisa.
Moda da gehien kutsatzen duten sektoreetako bat. Helduei zuzendutako tailer honetan, egunerokoan egin daitezkeen jasangarritasun ekintzak aztertuko dira eta, ondoren, Irizar enpresako ehungintzako hondakinekin, dolareko baserrietako elixirra, sagardo botila bat garraiatzeko poltsa bat egingo da.
Urriaren 23an, igandean, 11:30etan.
Prezioa: 5€.
Beharrezkoa da aurrez izena ematea igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidean edo/eta 943 72 29 78 telefonoan.
“Eko-poltsa” helduentzako tailerra